Gotzon Garateren 'New York, New York' liburua berrargitaratu dabe
2009-05-14 17:19 KultureaLiburu hori idatzi aurretik 18 udaldi emon zituan Gotzon Garatek New Yorken: Bronxeko Fort Apachen lehenengo, eta Manhattanen gero, Harlem eta Washington Bridge ondoan, munduan drogarik gehien saltzen ei dan auzoetan. Idazlearen heriotzearen urtea betetera doanean, Elkar argitaletxeak liburua berrargitaratu dau.
Gotzon Garateren heriotzearen urtea betetera doanean, egilearen 'New York, New York' izeneko liburua berrargitaratu dau Elkar argitaletxeak.
'New York, New York' 1988an kaleratu zan lehenengoz. Liburu horrek hainbat barrikuntza ekarri zituan Garateren obran: batetik, kronikearen generoa landu eban lehenengo aldia zalako; bestetik, euskalki guztietako ekarriak bereganatzeko asmo agiria erakusten ebalako Gotzonen idazkereak.
Orain, 21 urte eta gero, edizino barriztau batean dator liburua. Garateren ikasle izandako Juanra Madariaga poeteak egin dau berbaurrea, eta Ainhoa Lendinez Garate idazlearen lobeak hizkuntza arloaren gaurkotzea.
Egileak esaten euskun moduan, beste edonon dagozan alderdi on eta txarrak buztartuta topauko doguzan uria da New York. Munduko hegal guztietatik etorritako kulturak, mueta guztietako jentea, hamaika bizimodu berezi alkartzen dira New Yorkeko kaleetan.
Liburu hori idatzi aurretik 18 udaldi emon zituan Gotzon Garatek New Yorken: Bronxeko Fort Apachen lehenengo, eta Manhattanen gero, Harlem eta Washington Bridge ondoan, munduan drogarik gehien saltzen ei dan auzoetan. Berak zuzenean ezagutu zituan jazoerak eta auzo horreetan bizitakoak eskaintzen deuskuz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!