Maiatzaren 7an Informatikari Euskaldunen VII. Bilkurea Donostian

Bizkaie! 2009-04-30 18:29

Informatikearen eta Informazino eta Komunikazino Teknologien inguruan esperientziak trukatu eta alkarlanerako espazioak sortu gura ditu bilkureak. Horretarako, egun guztirako egitaraua preparau dabe UEUk eta Miramon Enpresa Digitalak maiatzaren 7rako.

'Teknologia barriak, gaur eta bihar' izenburupean informatika eta teknologia barrien alorrean euskeraz ari diranak batu nahi ditu bilkureak. UEUko Informatika Sailak eta Miramon Enpresa Digitalak antolatu dabe eta Donostiako Miramon Teknologia Elkartegian izango da. Sarrerea dobakoa dan arren izena emotea beharrezkoa da.

Informatikearen eta Informazino eta Komunikazino Teknologien inguruan esperientziak trukatu eta alkarlanerako espazioak sortu gura ditu bilkureak. Horretarako, egun guztirako egitaraua preparau dabe UEUk eta Miramon Enpresa Digitalak maiatzaren 7rako. Hainbat berbaldi, mahainguru eta aurkezpen egingo dira, informatikari euskaldunek hainbat gairen inguruko ardura, eretxi eta argibideak partekatzeko.

Bertan ez dagoenak bere zuzenean jarrai leike bertan esaten eta jazoten ari dana: testuz, argazkiz edo bideoz (zuzenean, zein bideo txikien bidez). Gorka Juliok (Teketenek) garatutako webgunean batuta dagoz material guztiak: http://jarraipena.iebueu.org/

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu