Delorean, Wea Are Standard eta Dj Makala izango dira gaur Barakaldon, Gaztea Sarien eskutik

Bizkaie! 2009-04-30 12:42   Musikea

Gaztea Sarietako jairako sarrerak eskuragarri dagoz 12 euroren truke Ticketmaster webgunean, 902 150 125 telefonoan eta Tick Tack Ticket sareko ohiko dendetan (FNAC, Carrefour, Foto Ikatz); txarteldegian, barriz, 15 euroko salneurria izango dabe.

Gaztea Sarien 12. ekitaldia jai handia izango da gaur Barakaldoko Rock Star Live aretoan, Delorean, We Are Standard eta Dj Makalak parte hartuko daben ekitaldian. Gaueko 22:00etan hasiko da eta bertan sarietara izentautako talde eta lagunak eta VIP konbidatuek be hartuko dabe parte. Amaia Artetxek eta Joseina Etxeberriak aurkeztuko dabe ekitaldia.

Jaian, zuzenean, We Are Standard kanpoan oihartzun handia dauen euskal taldeetako bat, Delorean talde zarauztar arrakastatsua eta Dj Makala Gaztea Irratiko DJ eklektikoena arituko dira, antolatzaileek azaldu dabenez.

Gaztea Sarietako jairako sarrerak eskuragarri dagoz 12 euroren truke Ticketmaster webgunean, 902 150 125 telefonoan eta Tick Tack Ticket sareko ohiko dendetan (FNAC, Carrefour, Foto Ikatz); txarteldegian, barriz, 15 euroko salneurria izango dabe. Autobus zerbitzua jarriko da Ansioko metro geltokia eta Rock Star Live aretoa lotzeko 21:00etan hasita eta 2:00ak arte.

Sarietarako botoa emoteko garaia amaitu da, eta zortzi sari banatuko ditue aurten, Gaztea Sarien 12. ekitaldian: talde edo bakarlari onenari, kantu onenari, disko onenari, zuzeneko onenari, bideoklip onenari, musikan barrienari, nazinoarteko abesti onenari eta beti gazte saria. Bakotxean hiru edo bost hautagai dagoz.

Urteko nabarmenenak aukeratzeko hautagaien artean honako honeek egozan: Kerobia, La Oreja de Van Gogh, The Killers, Kauta, Amaia Montero, Bide Ertzean, Gari, Mikel Erentxun, We Are Standard, Delorean, Itoiz, Su ta Gar, Katamalo, Kemen Lertxundi, Lain, Lauroba, Manent, Seiren, Gatibu, Fermin Muguruza, Rafa Rueda, Extremoduro, Kaotiko, Ken 7, Doctor Deseo, Nahiadance, Kate Perry, Duffy, El Canto del Loco eta Coldplay. Ekitaldi guztia www.eitb.com webgunean emongo da zuzenean, Gaztea Live saioan, eta egun batzuk beranduago ETB-3n izango da ikusgai.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu