Arto Artian 3. katalogoaren aurkezpena
2009-04-16 14:11 MusikeaHondarribiako Psilocybe aretoan, gaueko 22:00etan hasiko dan kontzertuan, Akazauzte, Eten eta Gora Japon taldeak zuzenean ikusteko aukerea izango da.
Arto Artian-en hirugarren katalogoaren aurkezpena egingo dabe bihar, hilak 17, gaueko 22:00etan hasita Hondarribiako Psilocybe aretoan. Soinuagaz lan egiten daben artistek eta bertoko zigiluek osotzen dabe Arto Artian eta bertan batzen da hainbat soinu-lan eta material.
Gaur egungo musikan independentziaz jokatzea, grabazinoen trukaketea eta autoprodukzinoaren eta eskulanen sustapena dira helburu nagusiak. Hirugarren katalogo honetan, besteak beste, honako artisten lanak gehitu dira: T, Gora japon, Eten, Billy Bao, Baseline, Volonté, Xabier Erkizia, Gaizka Sarasola eta Fernalia.
Gaueko 22:00etan hasiko dan kontzertuan, Akazauzte, Eten eta Gora Japon taldeek joko dabe.
Gora Japon
Gora Japon 2005. urtearen amaieran Bilbon sorturiko rock taldea da. Inprobisazinoa eta erritmoa sano garrantzitsuak dira taldearen emonaldietan eta rock eta funk egituretatik abiatuz zati abstraktoagoetara pasa daitekez kantu berean, tentsino uneak, kaosa eta isiltasuna konbinatuz. Bi partaidez bakarrik osoturiko taldea, hasiera batean kontrabaxujole bila ibili ziran eta inor topau ez ebenez, bikote moduan aurrera jotea erabagi eben. Myriam bateria eta ahotsa eta Jon gitarra eta ahotsa dira Gora Japon. Formatu ez-ohikoa izateak gauza barriak frogatzera bultzatu ditu lehen kontzertuetatik: sanplerren erabilerea edo kantuen egiturak
aldatzera. Halan da be, bi instrumentuk bakarrik emondako minimalismo hori taldearen berezitasun nagusia da. Eraginen artean, rock, new wave, funk, musika afrikarra edo jazz-a aita daitekez. Bidehuts zigiluagaz igaz atara eben lehenengo
diskoa eta horren aurkezpena egingo dabe Hondarribian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!