The Pretenders taldeak Donostian garagarrilaren 8an emongo dauen kontzerturako sarrerak salgai dagoz

Bizkaie! 2009-04-16 10:31   Musikea

Ticketmaster sareko ohiko saltokietan, 902 15 00 25 telefonoan, Interneten www.ticketmaster.es eta www.ticktackticket.com webguneetan eta betiko salguneetan eros daitekez sarrerak, 36, 42 eta 45 euroan (banaketa gasturik barik).

The Pretenders taldeak Donostiako Kursaalen datorren garagarrilaren 8an eskainiko dauen kontzerturako sarrerak salgai dagoz dagoeneko. Chrissie Hynde buru dauen taldeak 'Break Up The Concrete' azken diskoa aurkezteko eta betiko kantuak eskaintzeko egiten ari dan biraren barruan egongo da uri donostiarrean.

Get In kontzertu antolatzaileak jakinarazo dauenez, Ticketmaster sareko ohiko saltokietan, 902 15 00 25 telefonoan, Interneten www.ticketmaster.es eta www.ticktackticket.com webguneetan eta betiko salguneetan eros daitekez sarrerak, 36, 42 eta 45 euroan (banaketa gasturik barik).

Chrissie Hynde (ahotsa eta gitarra) buru dala, Eric Heywood (gitarra), Martin Chambers (bateria), James Walbourne (gitarra) eta Nick Wilkinson (baxua) dira gaur egungo The Pretenders.

'Brass in Pocket' lako kantuakaz 1980ko hamarkadan eszena musikalean agertu zanetik, rock banda sendoenetakoa bilakatu da The Pretenders, 'Don't Get Me Wrong', 'I'll Stand By You' edo 'Night In My Veins' lako arrakastei esker.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu