EAEko 60 ikastetxetik gorako ikasleek helduen eta gazteen alfabetizazinoa eskatuko dabe Liburuaren Egunean
2009-04-15 13:56 Kulturea'Liburu bat zabalduz, mundua eskura' goiburupean, mundu osoko persona helduen eta gazteen alfabetizazinoa aldarrikatzen da aurten, alfabetizazinoak pobreziaren aurka eta heziketarako eskubidea lortzeko bidean dauen zeregin garrantzitsuagaitik.
Apirilaren 23an izango dira 2009ko Hezkuntzaren aldeko Munduko Ekintza Astearen EAEko ekitaldi nagusiak, Liburuaren Nazinoarteko Egunagaz bat eginez. 'Liburu bat zabalduz, mundua eskura' goiburupean, mundu osoko persona helduen eta gazteen alfabetizazinoa aldarrikatzen da aurten, alfabetizazinoak pobreziaren aurka eta heziketarako eskubidea lortzeko bidean dauen zeregin garrantzitsuagaitik.
EAEn, 60 ikastetxetik gorako ikasleek mundu osoko helduen eta gazteen alfabetizazinoa eskatuko dabe ekimenagaz bat eginez. Alboan, Ayuda en Accion, Educacion Sin Fronteras, Intered, Intermon Oxfam, Jolas eta Ekin (SERSO, Save the Children, Tierra de Hombres), Elkarhezitzen eta Egoaizia alkarteak dira ekimenaren sustatzaileak Euskal Autonomia Erkidegoan.
Kontuak kontu, apirilaren 23an, ekitaldi publikoak egingo dira Deustuko Unibersidadeko liburutegian, Bilbon Liburuaren Eguneko Azokan (Berastegi kalea), Eibarko liburutegian, Arrasateko Herriko Plazan, Eskoriatzako Fernando Eskoriatza Plazan eta Gasteizko Villasuso Jauregian. Ekitaldietan parte hartuko dabe ikasleek, ordezkari politikoek, idazleek, literaturearen munduko zenbait lagunek eta persona publiko ezagunek.
Ekitaldi honen bidez, Hezkuntzearen aldeko Munduko Kanpainako kideek gizarteari eta ordezkari politikoei gogorarazo nahi deutsee mundu osoko 774 miloe persona heldu analfabetoak dirala eta bost persona heldutatik batek ez dakiela irakurten eta idazten munduan.
Hezkuntzearen aldeko Munduko Ekintza Astea, Hezkuntzearen aldeko Munduko Kanpainearen barruan kokatzen da, eta munduko 250 herrialdetako gizarte zibilaren ekimenez egiten da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!