Luar Na Lubre taldeak 'Ao vivo' diskoa aurkeztuko dau zuzenean Donostian
2009-04-14 15:18 MusikeaLuar Na Lubreren azken grabazinoa 'Ao vivo' zuzeneko CD eta DVDa da. 'Camiños da fin da terra' birearen barruan, A Coruñako kontzertuan eskainitako 15 kantu batzen ditu lanak: taldearen klasiko guztiak eta errepertoriotik berreskuratutako bost abesti oso berezi edo bacstage-ko irudi argitarabakoak.
Luar Na Lubre talde galiziarrak 'Ao vivo' izenburuko diskoa aurkeztuko dau kontzertuan apirilaren 22an Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, taldearen 24. urteurrena beteten danean.
Mike Oldfield musikariak 'munduko talde zelta onena' zala esan ebanetik, Luar Na Lubrek Galiziako herri musikea mundu guztira zabaltzea lortu dau, urte luzeetan bere lurraldeko folklorea ikertzen ibili ondoren. Warner multinazionalarentzat egindako Luar Na Lubreren azken sei diskoetatik 500.000 kopia baino gehiago saldu dira.
Luar Na Lubreren azken grabazinoa 'Ao vivo' zuzeneko CD eta DVDa da. 'Camiños da fin da terra' birearen barruan, A Coruñako kontzertuan eskainitako 15 kantu batzen ditu lanak: taldearen klasiko guztiak eta errepertoriotik berreskuratutako bost abesti oso berezi edo bacstage-ko irudi argitarabakoak. Emonaldi haretan Ismael Serrano, Luz Casal eta Alan Stivell lako artistek parte hartu eben.
Kontzerturako sarrerak salgai dagoz honezkero 14, 16 eta 18 euroko prezioetan, Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, Telekutxan, Servikutxan eta www.kutxa.net webgunean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!