Auguste Rodin eskultorearen zazpi lan ikusgai Bilboko Kale Nagusian

Bizkaie! 2009-01-15 10:43   Kulturea

La Caixak Bilboko Udalagaz batera sustatu dau 'Auguste Rodin Bilbon' izeneko erakusketea, 'Artea kalean' ekimenaren barruan antolatua. Helburua bakarra da, 'artista handien sorkuntza lanak jenteagana hurreratzea'.

Auguste Rodin eskultore frantsezaren zazpi lan ikusgai dagoz zezeilaren 15era bitartean Bilboko Kale Nagusian, Bizkaiko Foru Aldundiaren parean. Pieza horreek 'artearen zaleek gozau daien teilatu bako museo bihurtu dabe uria' La Caixak Euskal Herrian dauen ordezkari nagusiarentzat, Ana Guzmanentzat. La Caixak Bilboko Udalagaz batera sustatu dau 'Auguste Rodin Bilbon' izeneko erakusketea, 'Artea kalean' ekimenaren barruan antolatua. Helburua bakarra da, 'artista handien sorkuntza lanak jenteagana hurreratzea'.

La Caixa Fundazinoko idazkari nagusiak, Luis Reverterrek, adierazo da 'Pentsalaria' eta beste sei lanek osotzen daben bildumea brontzezko originalen kopiak dirala.

Kokalekuari jagokonez, 'lanak oinezkoen maila berean jarri dira, hurreratu eta eurekaz berba egiteko', esan dau Reverterrek. Era berean, hori litzatekeela Rodinek nahiko leukeana adierazo dau. Amaitzeko, ziurtatu dau, 'Aro Modernoan eskultore handirik izan bada, hori Rodin dala'.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu