EHUko doktore-tesi batek Pedro Salinas poetearen narratibearen garrantzia aldarrikatu dau

Bizkaie! 2009-01-15 10:09   Kulturea

Pedro Salinasek (Madril, 1891 - Boston, AEB, 1951) hainbat genero landu zituan, besteak beste, antzerkia, literatura-kritikea eta poesia. EHUn aurkeztutako tesiak Salinasen lan guztiak aztertu ditu autorearen lan narratibo osoa ikertu ahal izateko.

Euskal Herriko Uuniersidadeko doktore-tesi batek Pedro Salinas 1927ko Belaunaldiko idazlearen lana ikertu dau. Poesia-lanakaitik ezaguna dan arren, haren lana aztertu ondoren aurkeztutako tesiak baztertu egin dau Salinasentzat narratibea bigarren mailako lana izan zala dinoan hipotesia eta bere narratibearen garrantzia aldarrikatu dau tesiak.

Pedro Salinasek (Madril, 1891 - Boston, AEB, 1951) hainbat genero landu zituan, besteak beste, antzerkia, literatura-kritikea eta poesia. EHUn aurkeztutako tesiak Salinasen lan guztiak aztertu ditu autorearen lan narratibo osoa ikertu ahal izateko.

Tesiaren egileak, Natalia Vara Ferrero doktoreak, 'La narrativa de Pedro Salinas' izenburua jarri deutso ikerketa-lanari. Vara doktorea Hispaniar Filologian lizentziatua da, eta Espainiar Literaturan doktorea. Tesia EHUko Letren Fakultadeko Hispaniar Filologia, Filologia Erromanikoa eta Literaturearen Teoria saileko Juan Jose Lanz Rivera doktoreak zuzendu dau. Vara doktorea irakasle da sail berean.

Tesia egin ahal izateko, Varak egonaldiak egin ditu Berlingo Institutu Iberoamerikarrean eta Harvardeko Unibersidadeko Real Colegio Complutensen.

Pedro Salinasen lana eta bizitza egituratzen dauen funtsezko ezaugarria da aniztasuna, eta islatu egiten da autorearen lan zabalaren oinarrian dagozan ikuspegi, gai eta motibo anitzetan. Salinas ezaguna bada, poesiagaitik da ezaguna. Poesia-lanen artean nabarmentzen da 'La voz a ti debida' maisulana; baina, horrezaz gan, antzerkia, narratiba, saiakera, kritika eta literaturearen historia landu zituan.

Salinasen poesiak piztutako interesak kalte egin deutse ganerako lanei. Tesiaren egilearen esanetan, azaletik eta aurreretxiz beteta egindako irakurketetan oinarritzen dabe euren eretxia kritiko gehienek -horreetako batzuk uste dabe Salinasen narratiban ez dala lantzen poesian ez dagoanik-. Baina Vara doktoreak azpimarratzen dau urteetan ahaztua eta gitxietsia izan ondoren, Salinasen narratibarako gaitasuna kontuan hartzen hasi dirala kritikoak azken urteetan. Hori bera pasau zan lehenago antzerki-lanakaz.

Vara doktoreak idazleak 1921etik 1951ra bitartean idatzi edo argitaratutako lan guztiak -argitaratuak eta argitaratu bakoak- hartu ditu kontuan tesia egiteko. Lanaren lehen zatian, sakon irakurri eta aztertu dau material guztia, autorearen alderdi guztiak ezagutzeko eta haren birtute eta akatsak zorroztasunez baloretako. Lan horretan, tesiaren egileak berreskuratu egin ditu 'Un conocido por conocer' eta argitaratu bako 'Los cuatro grandes mayusculos y la doncella Tiberica', 'El valor de la vida', 'Proyectos de cuentos' eta 'Ultimos escritos' lanak.

Salinasentzat narratibea bigarren mailako lana izan zala dinoen hipotesia baztertu egin dau Vara doktoreak. Testuek -argitaratutakoek eta argitaratu bakoek- erakusten dabe Pedro Salinasen berezko aniztasunaren beste zati bat izan zala narratibea, antzerkiagaz, kritikeagaz edo poesiagaz batera. Salinasen lan narratiboen artean nabarmentzekoak dira 'El valor de la vida', 'La bomba increible', 'Vispera del gozo' eta 'El desnudo impecable y otras narraciones'.

Tesiaren bigarren zatian, autorearen testu narratiboak sakon aztertu ditu ikertzaileak. Vara doktoreak testuak sortzeko prozesua aztertu ahal izan dau, eta, lan arretatsu baten bidez, leheneratu egin ditu, eta jatorrizko forma, autoreak lehen edizinoan emon nahi izan ebana, berreskuratu dau -ondorengo edizinoetan gehitutakoak kenduz, eta abar-.

Era berean, ikerketeak frogatzen dau Pedro Salinasen lanak irakurlearentzako jakituria-iturri izateko sortuak izan zirala, eta lan horreek Salinasen narratiban nahitaezkoa dan gaiari -errealidadea eta gizakiak ezagutzeko ahaleginari- jarraitzen deutsela.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu