Aimar Olaizola pelotariak zabaldu dau txotx sasoia Astigarragan

Bizkaie! 2009-01-14 17:03
'Hau da Astigarragako aurtengo sagardo berria' esanez zabaldu dau ia 13 miloe litro sagardao egin diran aurtengo denporaldia pelotari nafarrak

Gipuzkoako sagardotegien arduradunak eta Astigarragako udaletxeko ordezkariak 2008ko uztako ezaugarriak aurkezteko prentsaurrekoan adierazo dabe azkeneko hiru hamarkadetako sagar uztarik onena izan dala aurtengoa Euskal Herrian; eguzkia neurrian eta tenperatura erregularra izan dalako.

Astigarragako Petritegi Sagardotegian egindako zabaltze-ekitaldiaren aurretik, Gipuzkoako sagardotegien arduradunak eta Astigarragako udaletxeko ordezkariak 2008ko uztako ezaugarriak aurkezteko prentsaurrekoan adierazo dabe azkeneko hiru hamarkadetako sagar uztarik onena izan dala aurtengoa Euskal Herrian; eguzkia neurrian eta tenperatura erregularra izan dalako. Horri esker, sagar asko eta handiak emon ditue sagarrondoek. Aldi berean, aurtengoa kalidade handiko sagardaoa dala esan dabe eta oso aromatikoa eta freskoa dala.

Aurtengo denporaldian hamahiru miloe litro sagardao produzidu ditue Euskal Herrian, horreetatik ia gehienak Gipuzkoako sagardotegietan dagoz, Astigarraga ingurukoetan.

Kontuak kontu, apirilera arte iraungo dauen denporaldian aukera bat baino gehiago izango da sagardoagaz gozetako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu