Kultura Sailak 97 miloe euro jarriko ditu 2008-2012 Kultura Azpiegituren Plana garatzeko

Bizkaie! 2009-01-13 10:38

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak 97.873.000 euro bideratuko ditu 2008-2012 aldian Euskadiko Kultura Azpiegituren Planean aurreikusitako kulturearen 15 azpiegitura eta ekipamendu aurrera eroateko, hiru lurralde historikoetan.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak 97.873.000 euro bideratuko ditu 2008-2012 aldian Euskadiko Kultura Azpiegituren Planean aurreikusitako kulturearen 15 azpiegitura eta ekipamendu aurrera eroateko, hiru lurralde historikoetan.

Inbersinoak Eusko Jaurlaritzeak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek joan dan udan adostutako 'Euskadi Aurrerantz' Ekonomia Bizkortzeko Planaren esparruan sartzen dira. Era horretan, kulturako azpiegiturek eta ekipamenduek ekonomiaren eta gizartearen bizibarritzean daben garrantzia erakutsi nahi da.

Danetara, kulturearen eta kirolaren alorreko 15 azpiegitura bultzatuko dira, barriak zein zaharrak. Horreetatik bost Araban dira (Santa Maria Katedrala, Añanako Gatzagak, Gasteizko Kongresu Jauregia, Kirol Jauregia, Zain Egitasmoa), hiru Bizkaian (Historiaren Museo Nazionala, Fadurako Hobekuntza Teknikorako Zentroa, Artxibo Historiko Nazionala) eta zazpi Gipuzkoan (Balentziaga Museoa, Ekain Berri, Ipupomamua haur poesiaren, ipuinaren, literaturearen eta euskerearen gunea, Kirol Federazinoaren Egoitza, Txotxongiloaren Nazinoarteko Zentroa, Hondarribiko Harresia, Kultura Garaikidearen Nazinoarteko Zentroa).

Planaren aurkezpena atzo izan zan Donostiako Tabakalera eraikinean eta bertan izan ziran Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua eta bere saileko bi sailburuordeak: Gurutz Larrañaga (Kultura eta Kirola) eta Patxi Baztarrika (Hizkuntza Politika).

Prentsaurrekoan jakinarazo dabenez, azpiegituren planak 2008-2012 aldiko urteei jagokezan diru-ekarpenak baino ez ditu jasoten, nahiz eta azpiegituraren batek epe horretatik harako garapena behar dauen; hau da, Planak ez ditu Jaurlaritzeak geroari begira aurreikusitako inbersinoak mugatzen. Era berean, Planagaz ez dira agortzen Kultura Sailaren kultura-azpiegituren eremuan egiteko dituan inbersinoak, ze egitasmo barriak be sartzeko aukerea egongo baita, honako oraingoek bere bidea sendotzen daben neurrian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu