U2 taldeak 'No line on the horizon' izeneko disko barria kaleratuko dau

Bizkaie! 2008-12-22 10:00   Musikea

U2 taldeak 2009ko martian argitaratuko dau 'No line on the horizon' izenburuko lan barria. Banda irlandarraren estudioko hamabigarren diskoa da eta ohiko kolaboratzaileak izan ditu: Brian Eno, Danny Lanois eta Steve Lillywhite. Momentuz, taldeak ez dauka birarik egiteko amesik.

'No line on the horizon' diskoa 2004an argitaraturiko eta mundu osoan 9 miloe kopia saldu zituan 'How to dismantle an atomic bomb' lanaren ondorengoa da eta Maroko, Dublin, New York eta Londreseko grabazino-estudioetatik pasau da.

Bono abeslariaren, The Edge gitarristearen, Larry Mullen bateria-jotzailearen eta Adam Clayton baxu-jotzailearen taldea rockaren historiako bandarik handienetakoa bihurtu da, 1980ko hamarkadan hasi ziranetik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu