Olaeta Balletaren ondare-fondoa Bizkaiko Foru Aldundiaren esku dago

Bizkaie! 2008-12-12 11:48   Kulturea

Akordio horren helburuak 70 urtetik gorako bide luzean euskal jantzak, ballet klasikoa eta zazpi euskal lurraldeetako kultur ohituren irakaskuntzea ardatz izan dituan kutur talde ezagunak batu dauen ondare zabala gordetea, zabaltzea eta balorarazotea dira.

Olaeta Torrezuri familiak Foru Aldundiari emon deutson ondare-fondoaren aurkezpena egin dabe Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputaduak eta Lourdes, Miren Tere eta Javier Olaeta Torrezuri neba-arrebek.

Akordio horren helburuak 70 urtetik gorako bide luzean euskal jantzak, ballet klasikoa eta zazpi euskal lurraldeetako kultur ohituren irakaskuntzea ardatz izan dituan kutur talde ezagunak batu dauen ondare zabala gordetea, zabaltzea eta balorarazotea dira.

Ondare-fondoak bost atal ditu eta, besteak beste, dokumentazinoa, musikea, musika-tresnak eta ikus-entzunezko hainbat material batzen ditu. Aldundiaren jaubetzan itxita, etorkizunean hainbat kultur ekitaldi egingo dira fondoa ezagutarazoteko asmoz.

Segundo Olaeta Mugartegik (Gernika, 1836 – Bilbo, 1971) 1926. urtean Gernikako Elai-Alai taldea sortu eban, lehenengo euskal koreografia taldea izan zana eta, ondoren, Olaeta Ballet dalakoaren sorrerea eragin ebana. Olaeta Ballet-ek hainbat jantza-eskolaren sorrerea bultzatu eban.

Josune Ariztondok, Bizkaiko Foru Aldundiaren izenean, Olaetatarren ondare-fondoaren kultur balioa azpimarratu dau, baita ondare horren eduki zabala bizkaitarrei erakusteko ardura hartzean erakundeak berak bere gan hartzen dauen erantzukizuna nabarmendu be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu