Durangoko Azokeak ez dau krisirik igarri

Gerediaga Elkartea 2008-12-09 09:58   Kulturea

Azokea hasi aurretik krisiak zelan eragingo ete eutson jakinahia azaldu eban Gerediaga Elkarteak. Gerediagak, antolatzaile dan aldetik, ez dauka salmenten gaineko datu zehatzik. Baina, Azokan izan diran argitaletxe eta diskoetxe garrantzitsuenakaz berba egin eta gero, helburuak beteta doazela aurten esan daiteke. 'Azoka ona izan dabe orokorrean eta krisiak ez dau izan espero zan eragin esanguratsurik'.

Azokea hasi aurretik krisiak zelan eragingo ete eutson jakinahia azaldu eban Gerediaga Elkarteak. Gerediagak, antolatzaile dan aldetik, ez dauka salmenten gaineko datu zehatzik. Baina, Azokan izan diran argitaletxe eta diskoetxe garrantzitsuenakaz berba egin eta gero, helburuak beteta doazela aurten esan daiteke. 'Azoka ona izan dabe orokorrean eta krisiak ez dau izan espero zan eragin esanguratsurik'.


Aurkezpen Aretoa

Aurten nobedadetzat aurkeztu dan guneak arrakastea izan dau Gerediagaren esanetan. 'Egilearen eta publikoaren arteko kontaktu zuzenagoa topetea zan helburua eta lortu da'. Ohiko stand-etatik kanpora be, gune hori batzuetan sinadura-gune bihurtu izan da.


Ahotsenea

Gerediaga Elkarteak Azoka egunetan Durango euskal kulturearen uriburu bihurtzeko egiten diran beste hainbat ekimen txalotzen ditu. Sortzaileek eurek Ahotsenea izenagaz bideratutako ekimena interesgarri iruditzen jako Gerediagari eta txalotu egin dau euren ekarpena Azokako giroari.


Bisitariak

Orain hiru urte hasi zan Gerediaga, Euskal Idazleen Elkarteagaz batera, kanpoko herrialde bat konbidetan. Orain arte, Eslovenia, Georgia eta aurten Finlandia izan dira konbidauak. Aurten, Finlandiak izan dau ohore hori eta Durangoko Azokea Finlandian be aitatu dabe, Helsingin Sanomat aldizkarian.


Hiru argitaletxea

Hiru argitaletxearen partehartzeaz esan diranen ganean Gerediaga Elkarteak hainbat puntu argitu gura ditu. Hiru argitaletxeak Durangoko Azokan parte hartzeko konbita urtero legez jaso eban. Gerediaga Elkarteak ez deutso sekula galarazo parte hartzea. konbita horri Hiruk berak emon deutso ezezkoa. Azokearen araudia kontuan izanda, bere katalogoko hainbat liburu Durangoko Azokan lekurik ez ebela jakinarazo jaken. Baina Hiruk badaukaz nahikoa liburu araudia beteten dabenak. Baldintza horreetan ez jakela parte hartzea interesatzen eta Hiruk berak egin eutson uko Durangora etorteari. Gerediagak be penaz hartu dau Hiru Durangon ez egotea. Eta datorren urtera begira egon daiten lanean jarraituko dau. Lanean jarraituko dau Durangokoa euskal liburu eta disko azoka izaten jarraitzeko.


Kultura kataluniarra izango da konbidatua 2009ko Durangoko Azokan

Gerediagako buru Nerea Mujikak aurreratu eban atzo Quim Monzo idazle kataluniarrak eta Ramon Llull institutuko zuzendari Josep Bargallók egin eben berbaldiaren aurkezpenean. Bernardo Atxaga solasaldiaren gidari izan zan eta baieztatu dabenez, 44. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokeak katalanez sortzen dan literaturea erakutsiko dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu