Gero eta hurrago Durangoko 43. Euskal Liburu eta Disko Azokea
2008-11-20 14:42 KultureaAurten, lau egun izango dira euskal kulturaz gozetako eta danetara, 504 nobedade izango dira Durangoko 43. Euskal Liburu eta Disko Azokan, liburuak 345, diskoak 64, aldizkariak 15, bideoak 15, CD-ROMak 15 eta bestelakoak 50. Azokearen ordutegia, goizeko 10:30etatik 20:00etara izango da.
Gaur aurkeztu dabe Durangoko Elkartegian, abenduaren 5etik 8ra, 'Irudia' gai nagusi izango dauen hitzordua. Prentsaurrekoan izan dira: Nerea Mujika Gerediaga Elkarteko presidentea, Aitziber Irigoras Durangoko alkatea, Josune Ariztondo Kultura diputadua, Gurutz Larrañaga Kultura sailburuordea, Jon Irazabal Azokako zuzendaria, BBK eta Eroskiko ordezkariak.
Aurten, lau egun izango dira euskal kulturaz gozetako eta danetara, 504 nobedade izango dira Durangoko 43. Euskal Liburu eta Disko Azokan, liburuak 345, diskoak 64, aldizkariak 15, bideoak 15, CD-ROMak 15 eta bestelakoak 50. Azokearen ordutegia, goizeko 10:30etatik 20:00etara izango da.
Aurtengo gai nagusiaren harian, ilustrazioaz jardun profesionala antolatu da; irudigileei edota ilustratzaileei zuzenduta saio edegiak izango dira eta Arnal Ballester 2008ko Espainiako Ilustrazino Sari Nazionala izango da konbidatu nagusia.
Era berean, Finlandiako literaturea be protagonista izango da aurten eta azokara konbidau dan herrialdeko literaturgintzea ez eze, herrialdea bera, eta hizkuntza eta hezkuntza sistemearen garrantzia ezagutu ahal izango dira.
Gerediaga Elkarteak 43. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan 'Durangoko Argizaiola' omen-saria Juan Zelaiari emongo deutso. Enpresa mundutik euskerea eta euskal kulturea laguntzeko egiten dan lanari eskerrona.
Horrezaz gan, abenduaren 7an, goizeko 11:00etan aurten hildako Gotzon Garateri omenaldia egingo jako Elkartegian. Deustuko Unibersidadeko irakasle eta ikasleek gogoratuko dabe Gotzon Garate idazlea eta irakaslea. Juan Manuel Etxebarria eta Javier Kaltzakorta izango dira hizlari.
Omenaldiakaz jarraituz, Mikel Errazkin musikaria be omenduko dabe.
Iragarritako nobedade nagusienen artean, aurkezpen aretoa bera nabarmendu daiteke, izan be, liburu eta diskoen aurkezpenetarako espazioa berreskuratu da. Formatu txikiko aretoan, bisitariak egileakaz zuzeneko hartu-emonak izango ditu.
Azokearen beraren zabalkunderako www.durangokoazoka.com webgunea etenbarik barrituko dabe, aktualidadea, argazki galeria eta blog atal tarteko. Era berean, Landakogunean hainbat telebista pantaila ipiniko ditue, besteak beste, Azokako egitarauaren barri etenbarik emoteko.
Bestetik, ikasleei zuzendutako egitaraua indartuta dator aurten. Abenduaren 5ean, Ikasle-Irakasleen Egunean, makillaje erakustaldia, graffiti tailerra, break dance eta hip-hop tailerra, eta 'Blusens' altxorraren bila lehiaketea antolatu dira. Ganera, Haur Literatur Aretoan be egitarau propioa izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!