Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak bosgarren urteurrena ospatzeko ekitaldi bereziak preparau ditu

Bizkaie! 2008-11-19 13:53

Museoak Nabigatzailearen Eguna antolatu dau zapatu honetarako, zemendiak 22, eta egun horretan museoaren ateak zabalik izango dira. Ganera, ekitaldi ugari antolatu dira egun osorako, besteak beste, itsasadarrean gora ibilaldia ontzian, museoraino bertaraino.

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak zabaldu zaneko bosgarren urteurrena beteko da zapatuan, zemendiak 22. Hori dala eta, Nabigatzailearen Eguna antolatu dau eta egun horretan museoaren ateak zabalik izango dira. Ganera, ekitaldi ugari antolatu dira egun osorako, besteak beste, itsasadarrean gora ibilaldia ontzian, museoraino bertaraino. Deialdi horretan parte hartuko daben ontziek 10:30ean urtengo dabe Getxotik. Ibilaldian, edozein muetatako ontziek parte hartu ahal izango dabe. Baldintza bakarra aurretik izena emon behar izatea da, museora bertara deituta (94 608 55 00) edo Orza Elkartera bestela (606 50 35 31), Getxoko kirol-portuan.

Nabigatzailearen Eguna ekitaldi askogaz beteko da.
Batetik, Itsas Museoaren ateak zabalik izango dira egun guztian; holan ba, gura dauenak libre izango dau bertako erakusketak eta instalazioak bisitetea. 'Thalassa' bergantin belaontzia bisitetako euro bat baino ez da pagau beharko.

Goizean, umeentzako tailerrak izango dira museoaren kanpoaldean, eta haurrei zuzenduta ere, jolasak izango dira (Gargantua, erraldoiak eta abar).

Nabigatzailearen Eguna izan arren, Baserritarren Azokea egingo da, 11:00etan hasi eta 15:00etara arte, 30 bat erakustokigaz. Ganera, Iruña Catering etxearen eskutik, sardina-jana egongo da 13:00etatik aurrera. Ekitaldia musikaz aberasteko, goizean Garaizarko Matsorriak korua eta Turutarra Fanfarrea izango dira.

Nabigatzailaren Egunaren antolaketa-lanetan hainbat taldek eta alkartek parte hartu dabe: Orza Elkartea, Bilboko Portuko Agintaritza, Bilboko Udala, BBK, Arriluzeko Gurutze Gorria, Iruña Catering eta Smith & Smith.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu