Markettroops, erosteko modu barri bat, saltzeko modu barri bat
2008-11-18 14:20Markettroops behar bardinak dituen erosleak topetako eta fabrikatzaile, saltzaile eta banatzaileakanako negoziazino bateratua egiteko plataformea da. Markettroops-ek merkatu kanal barritzaile, erabilgarri eta erraza eskaintzen dau.
Merkatu tradizionalen arauak urratzen dituan lehen ekimena jaio da: erosle txikien bat-egitea, hain zuzen be. Markettroopsek, erabiltzaile partikularren erosketak doban bateratzeko gunea eskaintzen dau, erosleek saltzaileen eskaintzakazko daben negoziazino boterea handituz.
Produktu bat erosi nahi dauen persona batek merkatuko eskaintzak onartu behar ditu, baina… zer pasetan da 100 persona alkartzen badira produktu bardina erosteko?
Kontuak kontu, Markettroops behar bardinak dituen erosleak topetako eta fabrikatzaile/saltzaile/banatzaileakanako negoziazino bateratua egiteko plataformea da. Markettroops-ek merkatu kanal barritzaile, erabilgarri eta erraza eskaintzen dau.
Hasiera batean, markettroops-ek batzen dituan produktu familiak elektronikea, informatikea, kirolak, motor-ibilgailuak, jostailuak eta altzariak dira. Halan da be, plataforma hau erabiltzaileen beharretara moldatzeko etenbako eboluzino-prozesuan dago buru-belarri.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!