Bilboko San Frantzizkoko liburutegiak 60 herrialdetako 180 egunkari eskainiko ditu

Bizkaie! 2008-11-18 13:39
Etorkinak gizarteratzen laguntzea da 'Munduko Egunkariak' ekimenaren asmo nagusia, egunero jatorrizko herrialdeakaz hartu-emonetan egoteko aukerea eskainiz

Programa hau Eusko Jaurlaritza, Bilboko Udala eta beste erakunde batzuen arteko lankidetzaz bultzatutako 'Kulturaniztasuna eta liburutegiak' proiektuaren barruan gauzatu da Kulturearen Euskal Planari jarraituz, etorkinen gizarteratzea sustatzeko asmoz.

San Frantziskoko liburutegiak erabiltzaileen esku jarri dau eguneroko prentsa kontsultetako zerbitzu barri bat, 'Munduko Egunkariak' izenekoa. Programa hau Eusko Jaurlaritza, Bilboko Udala eta beste erakunde batzuen arteko lankidetzaz bultzatutako 'Kulturaniztasuna eta liburutegiak' proiektuaren barruan gauzatu da Kulturearen Euskal Planari jarraituz, etorkinen gizarteratzea sustatzeko asmoz.

Nazinoarteko prentsa gogara eta harpidetuta egon beharrik barik kontsultetea erraztuko dauen dobako zerbitzu honen bidez, liburutegiak malgutasun osoa izango dau programeari atxikita dagozan 60 herrialdetako 180 egunkari inprimidu ahal izateko, egunean eguneko beharrizanen arabera. Printzipioz produktu hau hotelei, itsas-bidaiei, jazoerei eta abarrei zuzenduta gauzatu da, baina oso interesgarria suberta daiteke era askotako kultur erakundeentzat, eta batez be liburutegientzat, honeetan egunkari-eskaera handiagoa izaten baita beste herrialde batzuetatik etorritako erabiltzaileei jagokenez. Ondorioz, zerbitzu hau ezin hobea izan daiteke jatorrizko herrialdeagazko hartu-emonei eutsi nahi deutsiezan etorkinentzat, bai eta kanpoko hizkuntza eta kulturak ikasi nahi dituenentzat be.

Interneten erabilteko moduko software mota bati esker, programa honek aurretiaz aukeratutako egunkaria deskargau eta inprimiduteko aukerea eskaintzen dau. San Frantziskoko Liburutegiak inprimidutako ale batzuk jarriko ditu erabiltzaileen esku, eta beste egunkari batzuk kontsultau eta inprimiduteko modua be erraztuko dau. Deskargea eta inprimaketea liburutegiko langileek egingo dabe, eskaria egiten dan momentuan bertan eta aldian aldiko erabiltzaile kopuruari erreparauta.


Beste prentsa zerbitzu batzuk

Zerbitzu barri honen bidez, nabarmen handituko da Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren menpeko liburutegietako prentsa eskaintzea. Liburutegi guztietan, bertan argitaratutako eguneroko prentsa jaso eta erabiltzaile guztien esku jarten dabe. Esangura horretan, Bidebarrietako Liburutegia da egunkari gehien eskaintzen dauena. Bidebarrietan bertan, hemerotekako prentsa historikoa be kontsulta daiteke euskarri desbardinetan (mikrofitxa, digitala eta papela). Azkenik, Bidebarrieta, Deustu, Begoña, Zorrotza eta San Frantziskoko liburutegiek 'Hemeroteka Plus' on-line kontsulta-zerbitzua dabe. Zerbitzu honetan, bertako egunkarien 2004az geroko edizino digitalizau guztiak topau daitekez PDF formatuan.

Beste erkidego eta herrialde batzuetako prentsa eskaintzeari dagokionean, Bidebarrietan Europako egunkari batzuk jasoten dira egunez egun. Horrezaz gan, liburutegi honetan eta Deustu, Begoña, Zorrotza eta San Frantziskokoetan, 'Iconoce' on-line zerbitzuak mundu osoko 230 egunkari digitaletan albisteak bilatzeko aukerea errazten dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu