Alkoholik Bako Nazinoarteko Eguna ospatuko da Bilbon zapatuan
2008-11-11 14:56Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak, Droga-mendekotasunen Negoziatuaren bitartez, 'Utzi laguntzen' jardunaldia antolatu dau zapaturako, zemendiak 15, Alkoholik Bako Nazinoarteko Eguna ospatzeko. Bilerea La Bolsa Auzo-Etxean izango da, 10:00etatik 12:30era.
Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak, Droga-mendekotasunen Negoziatuaren bitartez, 'Utzi laguntzen' jardunaldia antolatu dau zapaturako, zemendiak 15, Alkoholik bako Nazinoarteko Eguna ospatzeko. Bilerea La Bolsa Auzo-Etxean izango da, 10:00etatik 12:30era.
Lehenengoz, errehabilitatutako alkoholikoen Bilboko alkarteek -Santutxuko Errehabilitatutako Alkoholikoen Alkartea eta La Cruz de Oro Errehabilitatutako Alkoholikoen Alkartea- eta alkoholikoen familiek osotutako alkarteek alkarlanean parte hartuko dabe jardunaldi horretan.
'Utzi laguntzen' izan da aukeratutako goiburua, alkoholaren mendekotasuna, osasun-baliabideen bitartez tratau ahal dan arren, mendekotasunari aurre egin deutsen personen laguntzinoagaz be tratau daitekelako. 'Holan berreskuratzen dira autoestimea, duintasuna eta biziteko gogoa', nabarmendu dabe antolatzaileek.
Jardunaldia 'Alkoholismoa gaur. Argi-ilunak' berbaldiak zabalduko dau eta, ondoren, mahai-inguru bi izango dira: lehenengoan, kaltetuek parte hartuko dabe; bigarrenean, kaltetuen familiakideek. Droga-mendekotasunean aditua dan psikologo terapeuta batek koordinauko dau dana.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!