'Milloitik mundura', Angel Ugartebururen bizipenak plazan

Bizkaie! 2008-10-31 14:41   Kulturea

Ez da erraza liburua zelakoa dan definidutea. Ez da biografia hutsa, ez da kontakizun etnografikoa eta ez da lehenagoko bizimoduaren goralmenak egitea be.

'Milloitik mundura' liburuan, Angel Ugarteburuk umetako bizimoduko gorabeherak kontetan ditu. Milloi edo Milerudikoa da bera, familia ugariko azkenengo umea, eta 12 urtegaz Derioko Seminariora joan arteko bizikizunak dakarz liburura.

Ez da erraza liburua zelakoa dan definidutea. Ez da biografia hutsa, ez da kontakizun etnografikoa eta ez da lehenagoko bizimoduaren goralmenak egitea be.

Angelek etxetik dauka kontalari eta esatari sena, eta horretan dago liburu honen ekarpenik handiena, anekdotak, jazoerak eta bizi-esperientziak modu bizi, atsegin, bizkorrean emotea, liburua ia jarraian hasi eta amaitu ahal izateko moduan.

Kontalariak liburuan erakusten dauen paisajean eta bizimoduan sartuko gaitu, umorez baina baita sentiberatasunez be, protagonista mutikoa izatera bizitza haren begietatik ikusita erakusten jakulako.

Angel Ugarteburu irakaskuntzan eta eskola-materialak sortzen jardun izan dau lanbidez, eta euskalgintzearen beste adar askotan zaletasunez: bertso-eskolan, itzultzaile, herri-alkarte eta aldizkarietan... Liburu honegaz dator lehenengoz literatur sorkuntzara, eta hori be kasualidadez. Bide hasi barri horrek emongo al ditu frutu gehiago...

Kontuak kontu, liburuaren aurkezpena gaur egingo dabe arrastiko 20:00retan, Berriatuako Kultur Etxean eta zemendiaren 5ean, barriz, arratsaldeko 19:00retan, Bilboko Euskal Museoan aurkeztuko dau Labayruk Idatz & Mintz aldizkariaren azkenengo aleagaz batera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu