Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoa barriztau dabe

Bizkaie! 2008-10-31 11:28

Mobikortasun arazoak dituenentzat azpiegiturak (aparkalekua, sarrerea, ibilbidea, komunak) eta museografia (panelak, ikus-entzunezkoak, argiztapena, pinturea) egokitu dira.

Ormaiztegiko (Gipuzkoa) Zumalakarregi Museoaren instalazinoak barriztau ditue eta birmoldaketa lan horreek ikusten izan dira Maria Jesus Aranburu Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskera diputadua eta Jon Intxausti Ormaiztegiko alkatea.

Mobikortasun arazoak dituenentzat azpiegiturak (aparkalekua, sarrerea, ibilbidea, komunak) eta museografia (panelak, ikus-entzunezkoak, argiztapena, pinturea) egokitu dira.

Bestalde, erakusketa iraunkorra be indartu dabe. Lehen, erakusketea Tomas Zumalakarregi eta Lehen Karlistaldian oinarritzen bazan, orain bere anaia Miguel Antonio Zumalakarregi eta Bigarren Karlistaldia sakonago aztertzen ditu. Miguel Antonio Zumalakarregiren bizitza eta pentsamentua jorratuz, erakusketearen jakintza esparrua zabaltzen dala aitatu du Maria Jesus Aranburuk. Museoak, ganera, multimedia zerbitzu barria dauka, XIX. mendeko historia militarra, museoko edukietan sakontzeko.

Erakusketa iraunkorraz gan, diputaduak aitatu dauenez, 'gure bizitza eta egungo azpiegitura politikoa ulertzeko dokumentazino zentroa' be bada. Danetara, 8.000 obra ditu, 4.500 agiri, eskuizkribu eta inprimaki, 3.000 liburu eta garaiko grabatu eta ilustrazino ugari. Horreetako batzuk, ganera, Internet bidez kontsultau daitekez.

Museoak ateak zarratuta izan dituan bitartean webgunea zabalik izan dala nabarmendu dau Kultura eta Euskera diputaduak. 'Museoa txikia da baina webgune garrantzitsua dauka; asko landutakoa da, bisitari ugari ditu eta eredugarria da edozein adin eta jakintza maila dauen herritarrarentzat', esan dau.

Gipuzkoako Foru Aldundiko webgune (http://zm.gipuzkoakultura.net/) bisitatuenetako bat da Zumalakarregi Museoarena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu