Gerediagak Astola urtekariaren bigarren alea kaleratu dau
2008-10-30 14:53Gerediaga Alkartea da argitalpen honen sustatzailea. Durangaldeko bizitzako arlo desbardinei buruz egin diran lanen eta artikuluen zabaltzailea izateko helburua dauka Astolak.
Gerediaga Alkartea da argitalpen honen sustatzailea. Durangaldeko bizitzako arlo desbardinei buruz egin diran lanen eta artikuluen zabaltzailea izateko helburua dauka Astolak.
Historia, arkeologia, etnografia, folklorea, literaturea, musikea eta bestelako gai eta zientzia batzuk dabe lekua Astolako orrialdeotan. Ikerketa lanak dira. Kasu askotan sekula argitaratu bakoak edota bazter batean ahaztuta geratzen diran horreetakoak.
Kontuak kontu, aldizkariaren bigarren alea argitaratuta, hurrengo alea preparetan hasteko deia luzatu jake Gerediaga alkartetik Durangaldeaz lanik eginda daukienei eta argitaratzeko 'Astola' aukera bat dala uste dabenei.
Urterokoa izateko asmoagaz jaio dan aldizkari honek, igaz jasotako erantzun onari jarraituta, hamar lanez (euskeraz eta gazteleraz) osotutako argitalpena dakar bigarren alean. Datorren astetik aurrera, Durangaldeko liburudendatan salgai egongo da (prezioa 3,80 euro) eta Durangoko Azokan, Gerediaga Alkartearen erakusmahaiko nobedade nagusia izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!