Lisboan girotutako nobelea argitaratu dau Jon Arretxek

Bizkaie! 2008-10-29 14:37   Kulturea

Bidaiazaletasuna eta polizi-nobelak buztartu eta bidaia liburu baltzak deituriko termino barria asmau dau Jon Arretxek (Basauri, 1963) bere azken lanean, 'Fatum' izenekoan. Lisboan girotutako nobelea da.

Bidaiazaletasuna eta polizi-nobelak buztartu eta bidaia liburu baltzak deituriko termino barria asmau dau Jon Arretxek (Basauri, 1963) bere azken lanean, 'Fatum' izenekoan. Lisboan girotutako nobelea da: 'aurten, hirutan egon naz han, danetara hilabete inguru. Nire burua behartu egin dot uriari arretaz erreparetan, zentzumenak zorrotz. Eta libururako personaia bikainak izan eitekezanak ikusi dodaz errealidadean; kokaguneak be bai'. Lisboa uri literario moduan definiduten dau Arretxek: 'auzo dotoreak eta ez horren dotoreak alkarren alboan dagoz'. Elkar argitaletxeagaz atara dau lan barria.

Mario Barbosa da istorioko personaia nagusia: 'poliziatik bota eben ustelkeriagaitik, eta Mouraria auzoko pisu hondatu batean irauten dau bizirik, zelan edo halan. Euro gitxi batzuen trukean, fadoak kantetan ditu'. Arretxek Alfamako fado-etxe batean ezagutu eban gerora Mario Barbosa personaia literarioa izango zana sortzeko balio eutson personea. 'Fado berbea fatum-etik dator, patua da, eta personaia nagusia, Mario Barbosa, konbenziduta dago patuaren kontra ezin dala ezer egin'.

Nobelea film bihurtuta imajinetan dau Arretxek, 'nahiko zinematografikoa dala uste dot'. Liburuko protagonistetako bat Lisboa bera izango litzateke eta, soinu-bandea, 'jakina, fadoak'.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu