Getxoko VII. Komiki eta Manga Azokea zemendiaren 28tik 30era izango da
2008-10-16 12:42 KultureaAurten, 100 salmenta-postu baino gehiago egongo dira azokan eta, horreetan, komiki-dendek, argitaletxeek, banatzaileek, fanzineek eta aldizkariek euren azken nobedadeak eskainiko ditue. Ganera, hainbat jarduera egingo dira: berbaldiak, proiekzinoak, nobedadeen aurkezpenak, tailerrak, erakusketak...
Getxoko VII. Komiki eta Manga Azokea zemendiaren 28tik 30era izango da Areetako Geltokia plazan eta Erromoko Santa Eugenia plazan.
Aurten, 100 salmenta-postu baino gehiago egongo dira azokan eta, horreetan, komiki-dendek, argitaletxeek, banatzaileek, fanzineek eta aldizkariek euren azken nobedadeak eskainiko ditue. Ganera, hainbat jarduera egingo dira: berbaldiak, proiekzinoak, nobedadeen aurkezpenak, tailerrak, erakusketak...
Azokeak Carlos Gimenez egile ezagunari eta ume eta gazteentzako euskal komiki-argitalpenik zaharrena izan zan 'Ipurbeltz' aldizkariari egingo deutse omenaldia.
Carlos Gimenez Espainiako komikiaren adierazgarri nagusienetariko bat da. Bere lan ezagunenen artean 'Los Profesionales', 'Paracuellos', 'Barrio' eta 'Hom' dagoz, besteak beste. Ganera, hainbat aldizkari eta argitalpenetan lan egin dau 1950eko hamarkadatik aurrera. 2003. urtean Arte Ederretako Meritu Dominea jaso eban.
Bestalde, 'Ipurbeltz' aldizkaria 1977 sortu zan eta ume eta gazteen artean zabaldu dau euskerazko komikia. Aldizkariko orrietan hainbat euskal egilek argitaratu zituen euren istorioak.
Kartela
Azokearen kartela Victor Santosek egin dau. Bere ibilbidean, autore valentziarrak hainbat genero jorratu ditu: heroi-fantasia, super-heroien komikia eta umeentzako komikia, istorio baltzak ahaztu barik. Santosek aurtengo azokan parte hartuko dau.
Erakusketak
Azken urteotan legez, aurten be erakusketak antolatuko dira Kultur Etxean, Euskadiko Ilustratzaile Profesionalen Alkartearen laguntzinoagaz. Zemendiaren 17tik 30era, alkarte horretako kideek euren lanak erakutsiko ditue.
Erromoko Kultur Etxean, Manu Ortegaren 'Garabatos y penumbras' erakusketea egongo da; Algortako Kultur Etxean, Leandro Alzateren ilustrazinoak egongo dira ikusgai; Areetan, Glass kafetegian, Dani Maiz egilearen 'Erase una vez' erakusketea egongo da; Jaia Alai tabernan, Julen Ribas-ek bere lanak erakutsiko ditu 'Pipiolum' izeneko erakusketan; azkenik, Algortako Satistegi kafetegian Seydas egilearen lanak egongo dira ikusgai.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!