Eva Baezak zabalduko dau V. Euskal Gidoiaren Astea

Bizkaie! 2008-10-16 11:55

Euskal Gidoiaren Astea orain lau urte sortu zan gidoigileen lanbidea ezagutarazoteko asmoz eta aurten zuzendari eta gidoigileakaz egingo diran emonaldi eta solasaldiak Indautxuko El Carmen aretoan eta ZINEBI gunean (BBK-ren Kale Nagusiko salan) eskainiko dira urriaren 21etik 25era.

Euskal Herriko Gidoigileen Alkarteak Euskal Gidoiaren V. Astea antolatu dau. Urtero, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren, FAS Zinema Klubaren eta Autore eta Argitaratzaileen Alkarte Nagusiaren laguntzinoa jaso dau ekitaldiak eta, aurten, Caosticaren eta ZINEBIren babesa be izan dabe antolatzaileek.

Euskal Gidoiaren Astea orain lau urte sortu zan gidoigileen lanbidea ezagutarazoteko asmoz eta aurten zuzendari eta gidoigileakaz egingo diran emonaldi eta solasaldiak Indautxuko El Carmen aretoan eta ZINEBI gunean (BBK-ren Kale Nagusiko salan) eskainiko dira urriaren 21etik 25era. Eva Baeza gidoigileak zabalduko dau Astea hilaren 21ean Silvia Munten 'Pretextos' lanagaz. Hurrengo egunetan aurkeztuko dituen beste film batzuk honakoak dira: Oriol Capel gidoigilearen 'Fuera de Carta', Xabi Puebla eta Jesus Gil Vildaren 'Bienvenido a Farewell-Gutmann', Gidoigileen Alkarteko kide diran Aitor Alvarezen eta Cesar Sabaliaren 'Sabor a menta' eta 'El diablo enamorado' filmak.

Barikuan, barriz, 2008an Caostican aukeraturiko film laburren emonaldia eskainiko dabe, eta horren ostean, jai txiki bat egingo da. Hurrengo egunean, Daniel Calparsoro zuzendari eta gidoigileak 'Salto al vacío' film laburra aurkeztuko dau. Pelikula horren gidoia liburu eran argitaratuko da.

Astea pitching (proiektuen sustaketea) ikastaro bategaz osotuko da. Baina Gidoiaren Asteari jarraipena emoteko, urriaren 27an, 28an eta 30ean FNACen, Gidoigileen Alkarteko kideak diran Joanes Urkijoren 'Querida Bamako', Antonio Vitoriaren 'Vorvik' eta Javier Echanizen 'Muertos comunes' pelikulen emonaldiak egingo ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu