Iragarkilaburrak.com, euskerazko iragarki laburren ataria
2008-10-13 12:04Bagilean, lekuan lekuko hainbat herri aldizkarik, egunkarik eta agerkarik euskerazko iragarki laburren webguneak sortu zituen. Orain, azken hileotan proiektuagaz bat egin daben kide barriakaz batera, danak batzen dituan webgune nagusia aurkeztu dabe: www.iragarkilaburrak.com
Hainbat komunikabidek alkarlanean sortutako www.iragarkilaburrak.com webgunea aurkeztu dabe Donostian. Egunero milaka bisitari eta astero 100.000 aleko zabalkundea dau 23 komunikabidek bat eginda sortu dan euskerazko iragarki laburren atariak.
Bagilean, lekuan lekuko hainbat herri aldizkarik, egunkarik eta agerkarik euskerazko iragarki laburren webguneak sortu zituen. Orain, azken hileotan proiektuagaz bat egin daben kide barriakaz batera, danak batzen dituan webgune nagusia aurkeztu dabe: www.iragarkilaburrak.com
Ehunka iragarki topau daitekez bertan, hainbat ataletan sailkatuta, eskaintzearen, prezioaren, lekuaren eta beste hainbat aldagairen arabera.
Euskerazko Komunikazino Taldeko (EKT) Bertako Hedabideek izeneko taldeak garatu dau proiektua eta Iban Arregi zuzendariak aurkeztu dau webgunea.
Arregiren esanetan, 'euskereak Internet bidezko iragarki laburren merkaduan be egon behar eban eta, hutsunea ikusita, horri ekin geuntson'.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!