'Gizon ikusezina Azokan' kartelak iragarriko dau aurtengo Durangoko Azokea

Bizkaie! 2008-09-30 17:54   Kulturea

Danetara, 22 kartel aurkeztu dira bigarrenez Gerediaga Elkarteak Durangoko Azokako kartela aukeratzeko antolatu dauen lehiaketara. Aritz Zabala 25 urteko gasteiztarrak 'Gizon ikusezina Azokan' leloagaz aurkeztu dauen lana aukeratu dau epaimahaiak. Egileak 1.300 euroko saria jasoko dau.

Aritz Zabalak publizidade grafikoaz gan argitalpenen diseinu eta produkzino ikasketak egin ditu. 'Estadu eta Autonomia Erkidegoetako Eskola Kontseiluen XVIII Topaketea' iragarteko logotipo eta kartel lehiaketako irabazlea be bada.

'Gizon ikusezina Azokan' leloagaz aurkeztu dauen kartelean, 'betaurrekoak irakurteko, aurikularrak entzuteko eta txapela azokeak kultura eta euskereagaz dauen loturea adieraozteko' ikus geinkez, egilearen esanetan. Elementuok gizon ikusezina osotuz iminita, 'pertsonaia literario bati keinu egiten' deutsola autortu dau.

Epaimahaiak 22 lanen artean aukeratu dau Aritz Zabalaren kartela, 'bisualki dauen inpaktua, daukan mezu zuzena eta sinpletasun plastikoa' aintzat hartuta. Epaimahaiko kideak honako honeek izan dira: Armando Bayer, Bost Talde Grafikoko diseinatzaile grafikoa, Rodrigo Sainz diseinatzaile grafikoa, Txelu Angoitia argazkilaria, Jon Irazabal Durangoko Azokako zuzendaria eta Izaskun Ellakuriaga Azokako komunikazino arduraduna.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu