'Mugagabe – Arte guztiak guztientzat’ zirkuituaren antzerki lanak Ondarroan
2008-09-29 19:02 Kulturea‘Mugagabe — Arte guztiak guztientzat’ izeneko zirkuitua Bizkaiko antzerkien konpainiak batzen dituan zirkuitua da.
Ondarroako Emakumeen Udal Bardintasun Kontseiluak ‘Mugagabe – Arte guztiak guztientzat’ zirkuituaren antzerki lanak eskainiko ditu datorren hilebetean, urrian.
Urriaren 5ean, Ekoma Teatro antzerki taldeak ‘Palascarra y un camino’ izeneko antzezlana eta La Dinamika taldeak ‘Soy lo que el cielo me permite’ arte lana ekarriko ditue Kafe Antzokiaren taula gainera. Saioa gazteleraz izango da eta arratsaldeko 20:00etan hasiko da. Sarrerak 3 euroan egongo dira salgai.
Bestalde, urriaren 19an, Oh my God antzerki taldeak ‘Lady Soka’ antzezlana eta Aritz Merinok ‘A-costumbrismo’ arte lana erakutsiko ditue. Honeek be Ondarroako Kafe Antzokian izango dira, arratsaldeko 20:00etan, eta sarrerak 3 euroan izango dira salgai.
‘Mugagabe – Arte guztiak guztientzat’ izeneko zirkuitua Bizkaiko antzerkien konpainiak batzen dituan zirkuitua da. Bi ezaugarri nagusi ditu: batetik, zuzendaritzan eta dramaturgian aukera bardintasunaren alde eginaz, emakumeei zein gizonei, parekotasuna bermatuz, eta emakumeek egindako antzerkigintzea bultzatuz; eta bestetik, diziplina anitzekoa da, hau da, antzerkiagaz batera beste arte bat erakusgai egongo da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!