Teknologia nagusien eskura 'Nagusi 08' azokan

Bizkaie! 2008-09-26 12:11
Nagusi'08, irailaren 25etik 28ra

Euskadi Informazinoaren Gizartean 2010 Planak (Euskadiko Agenda Digitala) Informazino eta Komunikazino Teknologiak (IKT) ezagutu, ikasi eta gozau nahi daben persona nagusi guztiei zuzenduriko espazioa dauka domekara bitartean Barakaldoko BECen dagoan 'Nagusi 08' azokan, SPRI, KZgune eta Izenpen laguntzinoagaz.

IKTak hirugarren adineko personei hurreratzea Euskadiko Agenda Digitalaren helburuetariko bat da, adin multzo horretan hezi digitala murrizteko asmoz. Horretarako, Agendak, SPRIren, Kzguneren eta Izenpegaz batera teknologiaren ezagutza eta erabilereak bizitza kalidade mailan dakarren hobekuntzea ezagutu, ikasi eta gozau nahi daben persona heldu guztiei zuzenduriko espazioa izango dabe.

Teknologiaren mundura hurreraketa hori eta ezagutza, hitzaldi eta bideo emonaldi batzuen bitartez lortuko da. Berbaldiotan, IKTak egunero erabili eta gozetan dituen lñagunek -bai aspaldiko erabiltzaileak, eta baita erabiltzaile barriak be- euren esperientziak lehenengo personan eta modu didaktikoan azalduko ditue.

Ikasketea, KZguneren ikasgela digitalaren bitartez egingo da eta, holan, eguneroko bizitzan eragina daben gaiak Interneten zelan erabilten diran azalduko da, ordu laureneko mikro-ikastaroen bitartez.

Era berean, espazio honek, Ona txartela (Osasun Txartel Elektroniko barria) eskatu eta eskaintzen dituan erabilera eta abantailak ezagutzeko gune bat izango dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu