Arte Bizkarra Kulturgintzeak 'BeHIak kalera', Gorka Velascoren erakusketea dakar
2008-09-24 15:47 KultureaArtista honen azken lan grafikoak, 'Gaur egungo BeHIak' liburua osotuko daben marrazki eta testuak, publikoaren aurrean egongo dira ikusgai Zallako (Bizkaia) Enkarten irailaren 26, 27 eta 28an.
Artista honen azken lan grafikoak, 'Gaur egungo BeHIak' liburua osotuko daben marrazki eta testuak, publikoaren aurrean egongo dira ikusgai Zallako (Bizkaia) Enkarten irailaren 26, 27 eta 28an.
'Gaur egungo BeHIak' liburua salgai izango da hurrengo Getxoko Komiki Azokan, zemendiaren azken astegoienean. Dana dala, Enkarteren azken lau deialdietan proiektu honen garapena erakutsi dau egileak.
Proposamenean, hezkuntza eta irakaskuntzeari buruzko iradokizunak, BHIak (Bigarren Hezkuntzako Institutuak), behiak bilakatuta, eta aho biko testuek hausnarketarako konbita luzatzen dabe.
Testuak eta irudiak talka egiten daben arren, luzatzen dituen mezuak ez dagoz agirian, ikusleak egin behar dau ahalegina, nekazal eremu idiliko batetik guztiok ikutzen gaituen gai batera eroanez.
Komiki azokearen igazko edizinoan egon ziran izen handien artean atentzinoa erakarteko gai izan zan Gorka Velascoren lana, Arte Bizkarraren stand xumearen barrutik.
Gorka Velascoren ibilbidea 1990ean hasi zan, 'Tilet' izeneko personaia sortu ebanean. Honen bitartez bere ikuspegi berezia argitaratzen eban hilebetero, Enkartberriak Enkarterrietako aldizkariaren orrialdeetatik. Aldi berean 'Cuando el río sueña' saileko bi atal argitaratu ditu: 'Escueto catálogo de peces gordos' 1992an eta 'Catálogo ampliado de peces gordos', 2002an.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!