II. Danbaka lehiaketearen antolatzaileek DVD-CD bat argitaratu dabe

Bizkaie! 2008-09-16 14:55   Musikea

Goiena Komunikazino Zerbitzuak kooperatibeak eta Elgetako Espaloia Kafe Antzokiak sortu eben sariketea, 2004an. Bi urterik behin ospatzen da eta bigarrenean jasotakoagaz, Debagoienean egiten dana erakustea da antolatzaileen asmoa: musika txukuna, estiloz eta eskaintzaz oso zabala.

Danbaka, Debagoieneko musika lehiaketearen azken edizinoan parte hartu eben taldeen abestiak eta bideoak jasoten ditu argitalpenak. Beste askoren artean, talde irabazlearen eta finalisten kontzertuak osorik ikusi daitekez.

Goiena Komunikazino Zerbitzuak kooperatibeak eta Elgetako Espaloia Kafe Antzokiak sortu eben sariketea, 2004an. Bi urterik behin ospatzen da eta bigarrenean jasotakoagaz, Debagoienean egiten dana erakustea da antolatzaileen asmoa: musika txukuna, estiloz eta eskaintzaz oso zabala.

Kontuak kontu, CDan, 20 taldeen abesti bana dago entzungai. DVDan, barriz, talde irabazlearen eta finalisten kontzertuak, partaide izan ziran guztien aurkezpen bideoak eta zuzenekoak, argazki galeriak eta erreportaje bereziak ikusi daitekez.

DVD-CDa Goienaren egoitzetan eta Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen webgunean jarri dabe salgai. Bestalde, lehiaketearen hurrengo edizinoa urrian abiatuko dala jakinarazo dabe antolatzaileek.


Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen udagoieneko diskoak

KATAMALO: 'Erantzi' (digipacka)

Ikuskizuna Gotzon Barandiaran olerkariaren testuak hartu zituen abiapuntu eta idazlea bera ibili da eszenatokietan Gorka Urbizu, Alex Arregi, Aintzina Lekue, Gorka Mugarza, Itsaso Etxebeste eta Nerea Urbizu musikari lagunakaz batera. Agur esateko ordua heldu da eta horretarako zuzenean grabautako diskoa kaleratuko dabe irailaren 18an. 'Erantzi' izenpean kantu zahar eta barriak jasoten dira.


COOL CIRCUS: 'Spend all you´ve got' (EP biniloa)

Cool Circus taldea 2007ko udan Arrasaten sortu zan rockanrolla modu serioan lantzeko asmoagaz. Partaideak urteetan zehar eskarmentua hartutako musikariak dira: Iñigo (baxujolea, Ekon /Heriotza), Dr. Stone (gitarra, Kañeria 13 / Jukebox), Yagomoon (gitarra, Ekon), Jul (bateria, Arkada Social / Jukebox) eta Txarli 100% (ahotsa, Spezial Guest). 2008ko atarian Elkar estudioan sartu ziran lau kantu grabetan Jean Phocasen ardurapean.


CONXITA: 'Santa Rita Santa Rita' (karpeta luzea)

Egunerokotasunaren pop goibela lantzeko osotu eban Helena Casas, Pomada taldeko kide ohiak talde hau. Bere testuakaz edo hurreko olerkarien letrakaz egindako kantuak dira. 2006ko lehen diskoagaz katalaneraz abestutako diskorik onenaren izendapena lortu baeben, oraingoan doinu xinpleagoak, biluziagoak eta instrumentazino elektronikoagoa erakusten deuskue. Zuzeneko aurkezpena irailaren 20an, VIC Mercat de Musica Viva jaialdian egingo dabe.


EL DOGHOUSE: 'Howl' (CD)

Richard Dudanski (PIL, The Raincoats, Basement 5), ingelesak The 101'ers rhythm & blues taldea jarri eben abian, Joe Strummer(The Clash)egaz batera 80ko hamarkadearen amaieran Granadan, Espainian, biziten jarri zan arte. Strummer hil zanean, Tom Lardner amerikarragaz bat egin eban The Clash-eko kidearen omenez egindako kontzertuetan eta 2002an jarri eben martxan El Doghouse. Euren bigarren hau ez da ohiko rock disko bat, gitxi baitira horrenbeste estilo batuz egindako diskoak: garage, punk-rock, psikodelia, folk, reggae, funk, blues, rock&roll...

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu