Mikel Errazkin 'Sorotan Bele' taldeko sortzaileetakoa izan zana hil da
2008-09-05 14:34 MusikeaBost disko atara zituan bakarlari legez eta hainbat lan egin zituan moldatzaile, konpositore eta produktore moduan beste hainbat artista eta talderentzat. Azken urteotan gaixorik ei ebilen.
Mikel Errazkin 'Sorotan Bele' taldeko sortzaileetako bat izan zana hil da bariku honetan, irailak 5. Musikagile eta konpositore ezagunak arrakasta itzela izan eban talde horregaz 90eko hamarkadan, zeltiar musikea eta folka nahastauz.
Gaztea irrati kateak jakitera emon dauenez, luzaroan egon da gaixorik.
Mikel konpositorea eta flauta-jotzailea izan zan 'Sorotan Bele' taldean baina 1994an flautak alde batera itxi behar izan zituan osasun arazoak zirala eta. Horregaitik, bere ekarpena konposizino arlora mugatu eban.
Taldea desegin zanean, musika produktore, moldatzaile, soinu-teknikari eta grabazino estudio bateko arduradun lanak egin zituan. 1995ean, Hirusta Records sortu eban, egun 30 bat erreferentzia eta beste hainbat produkzino dituan diskografia-enpresa.
1996an Aixa talde esperimentala sortu eban Urbil Artola 'Sorotan Bele' taldeko lankide ohiagaz eta diskoa atara eben. Ganera, beste bost disko atara zituan bakarlari legez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!