Urruzuno sariak banatuko dira gaur Gasteizen

Bizkaie! 2008-09-04 10:55

Sariak jaso dituen 20 gazteek hamar eguneko bidaia Errumaniara, 300na euroko bidaia-boltsea eta oroigarri bat jasoko ditue. Ganera, euren lanak Sagastiberri sailean argitaratuko dira.

Urruzumuno literatura lehiaketearen sariak gaur banatuko dira Gasteizko Eusko Jaurlaritzearen Lakuako egoitzan eguerdiko 12.00etan. Sariak jaso dituen 20 gazteek hamar eguneko bidaia Errumaniara, 300na euroko bidaia-boltsea eta oroigarri bat jasoko ditue. Ganera, euren lanak Sagastiberri sailean argitaratuko dira.

Urruzuno lehiaketean Bigarren Hezkuntzako ikasleek parte hartzen dabe euren euskerazko literatur lanakaz. Aurten 421 lan jaso dira. Lehiaketa honen helburua 'gazte jenteak euskera bere gogoeta eta sentimentuak adierazoteko tresna moduan landu eta horreek idazteko orduan maila egoki-egokia lortzea' da.

Sari honen barruan maila bi dagoz, A eta B. Lehenengoan batxilergo eta erdi mailako Heziketa Zikloetako ikasleek parte hartzen dabe; bigarrenean, DBHko 3. eta 4. mailatakoak.

Castillo Suarez, Miren Agur Meabe, Josu Lartategi, Urtzi Urrutikoetxea eta Yolanda Arrieta idazleek osotu dabe epaimahaia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu