Extremoduroren disko barria irailaren 9an izango da kalean

Bizkaie! 2008-09-01 10:30   Musikea

Egitura berezia izango dau diskoak, izan be, kanta bakar bat baino ez dau izango. Halan da be, 'Pedra' kanta bateko euren 1995eko proiektuan ez bezela, oraingoan pistatan banatu dabe diskoa, entzunaldia errazte aldera.

Extremoduro taldearen disko barria irailaren 9tik aurrera izango da salgai. Taldearen estudioko 9. diskoa, 'La ley innata' deituko da eta aspalditik egoan iragarrita bere argitalpena, eguna zehaztu barik.

Egitura berezia izango dau diskoak, izan be, kanta bakar bat baino ez dau izango. Halan da be, 'Pedra' kanta bateko euren 1995eko proiektuan ez bezela, oraingoan pistatan banatu dabe diskoa, entzunaldia errazte aldera. Disko honen zati bat maiatzaren hasieran zintzilikatu eban taldeak bere webgune ofizialean eta udan emondako kontzertuetan beste zati batzuk jo ditue zaleek disko barria zelakoa izango dan ezagutzeko.

Robe Iniestaren inguruan sortutako talde hau 90eko hamarkadan Espainian izandako rock talderik garrantzitsuenetakoa da. Lehenengo diskoetan rock zirkuitoan izen bat egin baeben be, 1996ra arte ez jaken heldu arrakastea. Urte honetan 'Agila' diskoa plazaratu eben sekulako arrakasta jasoz. Horren ostean, Platero y tu taldeagaz bira erraldoi eta arrakastatsua egin eben. Kontzertu horreetatik 'Iros todos a tomar por el culo' zuzenekoa grabau eben.

Gero, 'Canciones prohibidas' (1998) eta 'Yo, minoría absoluta' (2002) lanak plazaratu zituen harrera hotzagoa jasoz. Bi disko honeek euren estudioko azken bi lanak izan ziran, baina, 2004an eta 2005ean 'Grandes éxitos y fracasos' bildumako bi atalak atara zituen.

Extremoduro taldeak irailaren 20an Bilboko zezen-plazan eskainiko dau kontzertu bat. Horrezaz gan, Extremodurok Doctor Deseo boskote bilbotarragaz batera joko dau urriaren 3an Iruineako zezen-plazan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu