Iraileko azterketak tarteko, EHUk hiru campusetan zabalduko ditu ikasteko gelak

Bizkaie! 2008-08-29 15:42

Azterketa sasoia dala-eta, Euskal Herriko Unibersidadeak ikasteko gelak zabalduko ditu hiru campusetan. Araban abuztuaren 23tik dagoz zabalik, Bizkaian eta Gipuzkoan, barriz, bihar, abuztuak 30, zabalduko ditue.

Azterketa sasoia dala-eta, Euskal Herriko Unibersidadeak ikasteko gelak zabalduko ditu hiru campusetan. Araban abuztuaren 23tik dagoz zabalik, Bizkaian eta Gipuzkoan, barriz, bihar, abuztuak 30, zabalduko ditue.

Bizkaiko campusean bihartik irailaren 14ra arte zabalduko dira ikasteko gelak. Astebururo egongo dira zabalik Gizarte eta Komunikazino Zientzien Fakultadeko ikasgelategian (Leioako campusa), Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultadeko eraikin nagusiko beheko solairuan eta Bilboko Injinerutza Goi Eskola Teknikoan (Luis Briñaseko sarrera). Ordutegia 9:00etatik 19:30etara izango da. Leioan, zapatuetan 9:00etatik 13:00etara bitartean Biblioteka Nagusia urte guztian zabalik dago, beraz, Gizarte eta Komunikazino Zientzien Fakultadeko gelategia 13:00etatik aurrera zabalduko da.

Gipuzkoako campusean, Donostiako Ignacio Maria Barriola Eraikinean (Aularioa) (Elhuyar enparantza, 1) ikasteko gelak zabalduko dira abuztuaren 30 eta 31n eta irailaren 6, 7, 13 eta 14an. Ordutegia goizeko 8:00etatik gaueko 22:00ak arte izango da. Gipuzkoako campusean zein Bizkaikoan ikasteko gela guztietan EHUko ikaslearen txartela eskatuko da.

Arabako campusa ikasleentzako gelak zabaltzen lehenengoa izan zan, abuztuaren 23tik dagoz zabalik. Gasteizko Irakasleen Unibersidade Eskolan dagoz eta egunero egongo dira zabalik irailaren 7ra arte. Astelehenetik barikura, 21:00etatik gauerdira arte dagoz zabalik; zapatu eta domekatan, goizeko 9:00etatik gauerdira arte dagoz, etenik barik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu