Aste Nagusiko bertoko pop rocka leku bila Bailen kalean

Bizkaie! 2008-07-16 15:17   Musikea

2008ko edizino honen aukeraketa prozesuan parte-hartzaile gehiago izan dira aurreko urteagaz konparauta: 77 maketa aurkeztu dira aurten 2007an izandako 68 taldeen aurrean.

Bailen kalea bertoko pop rock kontzertuetarako eszenatoki izango da lehen aldiz aurtengo Aste Nagusian. Guztira hamasei talde igoko dira FEVE geltokiaren parean kokatuko dan eszenatokira. Bertan, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, zortzi pop rock emonaldi eta bertoko 16 talde izango dira eta XXIII. edizino honetan estilo askotariko programaz gozetako aukerea egongo da beste behin: elektro pop-rocka, pop-rocka, punka, metala, global sounda, rocka, rhythm & bluesa edo punk’ n’ rolla.

2008ko edizino honen aukeraketa prozesuan parte-hartzaile gehiago izan dira aurreko urteagaz konparauta: 77 maketa aurkeztu dira aurten 2007an izandako 68 taldeen aurrean. Igoerea izan dabe emakumeek osotutako taldeek be, izan be, aurtengo 77 taldeetatik 23k dabe emakumeren bat tartean (2007an baino 4 gehiago eta 2006an baino 13 gehiago). Erakustaldian parte hartzeko aurkeztu diran euskal taldeek behera egin dabe: aurten 17 aurkeztu dira (6 taldek abesten dabe erabat euskeraz eta 11 taldek dabe abestiren bat euskeraz), 2007ko 19en aldean.

Lehiaketako 77 talde horreen artean, Bertoko XXIII. Pop Rock Erakustaldiak hamasei talde aukeratu ditu; horreetatik seik dabe emakumeren bat taldean eta hiruk abesten dabe euskeraz: El Paso Killers, Gora Japón eta Loan. Hiru talde horreetatik bik errepetidu egingo dabee Bertoko Pop Rock erakustaldiko programan. Izan be, eguraldi txarra dala-eta, joan dan urteko Aste Nagusian bertoko hainbat pop rock kontzertu bertan behera gelditu ziran, eta hainbat talde ezin izan ziran eszenatokira igon. Horregaitik, talde horreei beste aukera bat emotea erabagi dau antolakuntzak eta Ya te digo, Gora Japón eta Loan taldeek errepetiduko dabe aurtengo programan.

Antolakuntzaren esanetan, aurten aurkeztutako taldeen maila 'oso altua izan da, lan oso onakaz, bai grabazinoen kalidadeari jagokonez eta baita taldeen musika nortasunari jagokonez be'.


BERTOKO POP-ROCKA

Zapatua 16: ELEKTRO POPROCKA
MAMBA BEAT
www.myspace.com/mambabeat

MUNLET
www.myspace.com/munlet


Domekea 17: POP- ROCKA
ONE DIRECTION DRIVE
www.myspace.com/onedirectiondrive

YA TE DIGO
www.myspace.com/yatedigo


AstelehenaA 18: PUNKA
CRITIKERS
www.myspace.com/critikerspunx

PATADA EN LA PAPADA
www.myspace.com/patadaenlapapada


Martitzena 19: METALA
BULLET NOISE
www.myspace.com/bulletnoise

VIENTO NORTE
www.myspace.com/vientonorte


Eguaztena 20: GLOBAL SOUNDA
BETTO SNAY
www.myspace.com/bettosnay

GORA JAPÓN
www.myspace.com/gorajapon


Eguena 21: ROCKA
RADIO AKTIVA
www.myspace.com/radioaktiva

LOAN
www.myspace.com/loantaldea


Barikua 22: RHYTHM & BLUES JARDIN INFIERNO
HASH
www.myspace.com/hash


Zapatua 23: PUNK’ N’ ROLL
EL PASO KILLERS
www.myspace.com/elpasokillers666

JUKEBOX RACKET
www.myspace.com/jukeboxracket

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu