Guillermo Kleinek musikagintzearen 'gakoak' erakutsiko ditu Zarauzko IX. NaziNoarteko Jazz Mintegian

Bizkaie! 2008-07-16 14:53   Musikea

Tailer guztiz praktikoa izango da, jazz edota musika modernoaren musikagintzako alderdi tekniko desbardinak lantzera bideratua. Ikasleen gaitasuna garatzen ahaleginduko da, horreetako bakotxak bere sorketa-ibilbideak topau daizan.

Guillermo Klein musikagile eta pianista argentinarrak musikagintzeari buruzko tailer bat eskainiko dau Zarauzko IX. Nazinoarteko Jazz Mintegiaren barruan, SGAEren Autore Fundazinoak eta programa zarauztarrak antolatuta. Ikastaroa Villa Munda musika-zentroan emongo dau, bihartik (garagarrilak 17) domekara (garagarrilak 20) bitartean, eta 20 ordukoa izango da, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara arteko lau ekitalditan emonda.

Antolatzaileek azaldu dabenez, harmonia, idazketa eta irakurketa musikaleko oinarrizko ezagutzak dituenei zuzendua, musika-pieza modernoen musikagintza-lanen 'gakoak' aztertu eta praktikan ipiniko dira, Berklee College of Music ospetsuan ikasia eta Musikeneko ohiko lankide dan Guillermo Klein (Buenos Aires, 1970) lako profesional sonatuaren zuzendaritzapean.

Tailer guztiz praktikoa izango da, jazz edota musika modernoaren musikagintzako alderdi tekniko desbardinak lantzera bideratua. Ikasleen gaitasuna garatzen ahaleginduko da, horreetako bakotxak bere sorketa-ibilbideak topau daizan.

Interesatuek egun osoko ostatuan erabili ahal izango dabe Zarauzko aterpetxea garaagrrilaren 16tik 21era. Parte-hartze eskaerak inskripzino-ordenaren arabera onartuko dira plazak bete arte eta ikastaroa amaitzean partaide guztiek diploma hartuko dabe.

Guillermo Klein, musikagile eta pianistea, Berklee College of Music-ek 'Jazz Composition'-en diplomatua, musikagintza eta piano ikasketak egin ditu Buenos Aires eta New Yorken Sergio Hualpa eta Inesaa Zaraetzky musikagileakaz eta Adriana De Los Santos eta Sophia Rossof pianistakaz. Gaur egun jazzaren analisi eta konponketako irakaslea da Musikenen, piano eta musika-hizkuntzako irakaslea Igualadako kontserbatorioan eta musikagintzako irakaslea Bartzelonako Bellaterra kontserbatorioan.

Gironan, Badajozen edo Bostonen eskaini barri ditu musikagintzako master eskolak. Hainbat eta hainbat talderentzat egin dau lan musikagile eta moldatzaile legez, baina BsAs Orkestra Filarmonikoa, MIT Wind Ensemble and String Orchestra, Madras String Ensemble eta La United Nations Big Band azpimarra daitekez.

Hamar bat CD grabau ditu eta Los Gauchos bere talde ezagunenak sarri joten dau New Yorkeko Village Vanguard-en eta mundu osoko kontzertu-aretoetan. Bartzelonan zazpikote baten lider be bada. 'Una Nave' bere diskoa (2005) urteko jazz disko onenetakoa legez onartu eban 'New York Times' egunkariak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu