Leire Martinez da La Oreja de Van Gogheko abeslari barria

Bizkaie! 2008-07-15 12:26   Musikea

Leire Martinez urduri baina ilusino handiz agertu da prentsaurrekoan eta, adierazo duenez, amesetan dago oraindino eta bai bera eta bai taldea oso pozik dagoz disko barriaren emoitzea ikusita. 'El último vals' diskoa irailaren 2an merkaturatuko dabe.

Azkenean baieztatu da aspaldi zabaldutako susmoa, Leire Martinez, Factor X telebista saioko parte-hartzaile gipuzkoarra da honezkero La Oreja de Van Gogheko abeslaria; pasa dan zemendian taldea itxi eban Amaia Monteroren ordez sartu da.

Abeslari barria Madrilen emondako prentsaurrekoan emon eben bart ezagutzera, eta taldea osotzen daben beste kideak be bertan zirala. Aurkezpen horretan, 'El último vals', La Oreja de Van Goghen disko barriko lehen promozino singela abestu dau Leire Martinezek. Leire Martinez kantariak eta Xabi San Martin teklatu-jotzaileak taldearen beste abesti barrietako bat interpretau dabe, martiaren 11ko atentaduetan eztanda egin eben trenetako bikote baten istorioa kontetan dauen kantua, hain zuzen. Lan barria Leire Martinezegaz batera grabau dabe eta irailaren 2an merkaturatuko dabe.

Leire Martinez urduri baina ilusino handiz agertu da prentsaurrekoan eta, adierazo duenez, amesetan dago oraindino eta bai bera eta bai taldea oso pozik dagoz disko barriaren emoitzea ikusita.

La Oreja de Van Gogheko abeslari barria Donostian jaio zan orain 29 urte, baina Errenterian (Gipuzkoa) bizi da aspaldian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu