EHUk Lekuonaren 'Ibaiak basamortuan' poema-liburua plazaratu dau

Bizkaie! 2008-07-03 11:35   Kulturea

Obreak Juan Mari Lekuona (Oiartzun, 1927 - Donostia, 2005) hil zan momentuan lantzen egoan poemak batzen ditu eta ordutik kaleratzen dan lehenengo lana da.

Euskal Herriko Unibersidadeak (EHU) 'Ibaiak basamortuan' liburua argitaratu dau faksimile-edizinoan. Liburuak Juan Mari Lekuona zanak 1992 eta 2005 (hil zen urtea) bitartean idatzi zituan poemak jasoten ditu.

'Ibaiak basamortuan' obreak Juan Mari Lekuona (Oiartzun, 1927 - Donostia, 2005) hil zan momentuan lantzen egoan poemak batzen ditu eta ordutik kaleratzen dan lana lehenengoa da.

Jon Kortazar EHUko Euskal Literaturako katedradunak, Paulo Kortazar ikertzaileak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako lanari esker batu ahal izan dira Lekuonaren azken poemak liburu honetan. Liburua aurkezteko prentsaurrekoan, ganera, Jean Haritschelhar euskaltzainburu ohia eta EHUko Euskera errektoreorde Ludger Mees izan dira.

Lekuona unibersidade irakasle, apaiz eta euskaltzain, azken urteetako euskal poesiaren autore nabarmenetakoa da. 'Mindura gaur' (1966), 'Muga beroak' (1973), 'Ilargiaren eskolan' (1979) edota 'Mimodramak eta ikonoak' (1990), besteak beste, idatzi zituan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu