Ondarroako Historia Zaleak alkarteak Jose Mari Etxaburuk batutako kantak argitaratu ditu

Bizkaie! 2008-06-30 15:49   Musikea

Ondarroako Historia Zaleak taldeak Jose Maria Etxaburu idazle eta euskaltzaleak batutako 182 kanta tradizional argitaratu ditu. Hildako idazle ondarrutarrak orain urte batzuk egindako lana era leialean agertzen dau liburuak, bere nota, partitura eta pentagramakaz.

Etxaburu, gerra ostean idazle izateaz gan (‘Kamiñazpi’ goitizenaz sinatzen eban) beste lan batzuk be izan zituan. Euretako bat latak egitearena zan, kontserba enpresa baten, eta bertan egunero entzuten zituan emakume lankideak antxinako Ondarruko kantak abestuz. Bere euskaltzaletasunean eta kultura zaintzeko pasinoagaz, kanta horreek batzen hasi zan 1950eko hamarkadan. Lana 1981ean amaitu eban eta Udalari emon eutson, baina bildumea ez zan inoiz argitaratu.

Ondarroako Historia Zaleek bildumea herritar guztiei helarazo gura izan deutse eta, Ondarroako Udalaren laguntzaz eta BBK eta Orlando enpresearen babesagaz, 500 ale argitaratu ditu. Honeek OHZ taldeak urtekaria saltzen jarten dauen lekuetan dagoz salgai (Erkaitz, Idiakez, Zurrumurru, Marina eta Turismo Bulegoa) hamar eurotan

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu