Trikiziok euskerazko eta katalanezko kanten bersinoak aurkeztu ditu

Bizkaie! 2008-06-27 14:15   Musikea

Trikizio taldeak 'EusCat' izeneko diskoa aurkeztu dau gaur Donostian. 'Diskoagaz kultura bi senidetu gura dira, Euskal Herria eta Katalunia, eta, horretarako, lurralde bi horreetako kanta, artista eta talderik ospetsuenetarikoak batu ditugu', azaldu dabe taldekideek.

Trikizio taldeak 'EusCat' izeneko diskoa aurkeztu dau gaur Donostian. 'Diskoagaz kultura bi senidetu gura dira, Euskal Herria eta Katalunia, eta, horretarako, lurralde bi horreetako kanta, artista eta talderik ospetsuenetarikoak batu ditugu', azaldu dabe taldekideek. Diskoa Baga-biga diskoetxearen eskutik atara dau.

Lanean, euskerea eta katalana entzuten dira, euskal kantak katalanez eta kanta katalanak euskeraz. Era horretan, 'musikariei omenaldi berezia egin gura jake', zehaztu dabe. 'Musikari horreek dira protagonistak disko honetan eta Trikizio interpretea edota ordezkaria da'.

Trikizio taldeak kanta honeen bersinoak egin ditu:

1.- Mª Merce (Pomada)
2.- Jo TA Ke(Su TaGar)
3.- Perque vull (Ovidi Montllor)
4.- Esaiok (eusk) (Hertzainak)
5.- La Gallineta (eusk ) (Lluis Llach)
6.- Martxa baten lehen notak (Mikel Laboa)
7.- Sarri-Sarri (Kortatu)
8.- Festa si, Lluita també (Inadaptats)
9.- Caça de bruixes (Obrint Pas)
10.- El Cant dels Maulets (All Tall)
11.- Nere ametsa(Kaxiano)
12.- Esaiok (kat)
13.- La Gallineta (kat)

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu