'Udako Jaialdiak' ekimenak musikaz alaituko ditu Bizkaiko 8 herri
2008-06-27 14:11 MusikeaBizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak urtero sustatzen dauen 'Udako Jaialdiak' egitaraua gaur, bagilak 27, hasiko da eta ekimenaren barruan eta, uda osoan, estilo askotako 70 kontzertu eta ekitaldi egingo dira Bizkaiko 8 udalerritan: Gernika, Elorrio, Gorliz, Bakio, Karrantza, Bermeo, Plentzia eta Lekeitio. Ekimenari esker, Kepa Junkera, Ken Zazpi edota Ruper Ordorika lakoak entzuteko aukerea izango da.
Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak urtero sustatzen dauen 'Udako Jaialdiak' egitaraua gaur, bagilak 27, hasiko da eta ekimenaren barruan eta, uda osoan, estilo askotako 70 kontzertu eta ekitaldi egingo dira Bizkaiko 8 udalerritan: Gernika, Elorrio, Gorliz, Bakio, Karrantza, Bermeo, Plentzia eta Lekeitio.
'Udako Jaialdiak' ziklo honen helburua Bizkaiko Lurralde Historikoko bizitza kulturala dinamizetea da. Zikloaren babeslea eta antolatzailea Bizkaiko Foru Aldundia da eta horretan parte hartzen daben udalakaz koordinauta jarduten dau. Horrek esan gura dau aldi berean helburu bikotxa beteten dala, hau da, Bizkaiko talde eta alkarte musikalak laguntzea eta sustatzea batetik eta musika klasiko, tradizional eta herrikoiko modalidadeetako bakarlariei laguntzea bestetik.
Mueta askotako eszenatokietan garatu diran 3.000 ekitaldi baino gehiago eskainiko ditue jardunaldiek. Ganera, kontuan izan behar da udarako berenberegi diseinautako egitaraua dala. Errepertoria zabala izango da: musika herrikoia eta klasikoa, folka, jazza, bandak, popa,rocka...
Udako Jaialdiak zikloa Gernika-Lumo eta Elorrion egingo diran kontzertu banagaz zabalduko da, irailera bitartean. Tartean, Kepa Junkera, Ken Zazpi, Ruper Ordorika edota The Diego Brother Jazz lakoak ikusteko eta entzuteko aukere izango da. Agenda osoa erantsitako fitxategian dozue.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!