Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuaren kideak izentau ditue

Bizkaie! 2008-06-25 11:12

Patronatuko kide ez-berezkoak izango dira, euskal letren, filologiaren eta kulturearen ordezkari moduan, Andres Urrutia, Javier Retegi, Ludger Mees, Nekane Arratibel, Roberto San Salvador del Valle, Mª Jose Olaziregi, Marta Monfort, Filgi Claverie, Miren Jaio, Josu Erguin, Jon Bagües, Jean Etchegoin, Koldo Martinez, Itziar Idiazabal eta Aurkene Alzua Sorzabal andrea; eta kulturearen sektore profesionalen ordezkari moduan, Eusko Legebiltzarrak proposatuta, Luis Mª Mujika, Iñaki Arteta, Alma Fernández, Adolfo Arejita eta Jose Luis Lizundia.

Kultura sailburuaren proposamenaren harira, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuaren kideak izentau ditu horretara zuzendutako Dekretua onartuz, hain zuzen be.

Eusko Legebiltzarrak 2007ko apirilaren 20an onartutako 3/2007 Etxepare Euskal Institutua sortze eta arautzeko Legeak eratu eban eta Jaurlaritzearen maiatzaren 13ko 88/2008 Dekretuak bere Antolakuntza eta Jarduera Araudia ezarri eban.

Etxepare Euskal Institutua Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailari atxikitako berezko gaitasuna eta izaera juridikoa dauen zuzenbide pribatuko herri erakundea da eta euskerea eta euskal kulturearen kanpo zabalpena dau helburu. Horren harira, bere gain hartuko ditu lehenagotik Jaurlaritzeak zuzenean lantzen dituan hizkuntza eta kultura alorreko zabalpenerako lanak. Etxepare Euskal Institutuaren organo nagusiak Patronatua, Zuzendaritza Kontseilua eta zuzendaria dira.

Patronatuaren kideak izentetan dituan Dekretua onartuta, gaurko Gobernu Batzordeak beste pausu bat emon dau Etxepare Euskal Institutuaren sorrerarako.

Patronatuko berezko kideak izango dira Juan Jose Ibarretxe; Miren Azkarate; kanpoko ekintza, kultura, hezkuntza, hizkuntza-politika eta ogasun eta herri-administrazinoaren arloan eskumena daben EAEko Administrazino Orokorreko sailen ordezkari moduan, Iñaki Aguirre, Gurutz Larrañaga, Ibone Amezaga, Patxi Baztarrika eta Karmelo Arcelus; foru aldundi bakotxeko ordezkari moduan, Josune Ariztondo, Maria Jesus Aranburu eta Lorena Lopez de la Calle; Institutuaren zuzendaria idazkari moduan arituko da, berbeagaz baina botorik barik (zuzendariaren izendapenaren ondoren gauzatuko da).

Patronatuko kide ez-berezkoak izango dira, euskal letren, filologiaren eta kulturearen ordezkari moduan, Andres Urrutia, Javier Retegi, Ludger Mees, Nekane Arratibel, Roberto San Salvador del Valle, Mª Jose Olaziregi, Marta Monfort, Filgi Claverie, Miren Jaio, Josu Erguin, Jon Bagües, Jean Etchegoin, Koldo Martinez, Itziar Idiazabal eta Aurkene Alzua Sorzabal andrea; eta kulturearen sektore profesionalen ordezkari moduan, Eusko Legebiltzarrak proposatuta, Luis Mª Mujika, Iñaki Arteta, Alma Fernández, Adolfo Arejita eta Jose Luis Lizundia.

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sortuko ditu ondorioak eta Patronatuaren osoketa bilerea garaagrrilean egitea aurreikusten da.

Institutuaren helburuak

Etxepare Euskal Institutuaren helburuak euskerea eta euskal kulturearen mundu zabalpenagaz lotzen dira, Beñat Etxeparek esan eban ‘jalgi hadi mundura’ esaldiaren bidetik. Euskerearen irakaskuntzea, ikasketea eta erabilerea munduan sustatzea izango da bere egiteko nagusia, ha partekatzen daben komunidade guztien ekarpenak errespetatuz.

Era berean, euskerea nazinoartean onartua izan daiten laguntzea eta sustatzea, eta jarduera horreek zabaltzen eta horreen kalidadea hobetzen lagunduko daben behar beste neurri eta ekintza sustatzea be bilatuko dau.

Horrezaz gan, euskal kulturea kanpora zabaltzen lagunduko dau bere forma guztietan eta Euskal Herriaren errealidadea euskeraz berba egiten daben mundu osoko kolektibidadeetara hurreratzen, baita euskal komunidadeak dagozan edo harreman historiko kulturalek edo komertzialek holan gomendatzen daben herrietara be.

Etxepare Euskal Institutuak bi arlo sektorialetan antolatzen dau euskerea eta euskal kulturearen kanpo zabalpenerako asmoa beteteko: euskal kulturearen sustapena eta zabalpena, alde batetik, eta euskerearen sustapena eta zabalpena, bestetik.

Euskal kulturearen sustapen eta zabalpen arloaren barruan buztartzen dira, besteak beste, musikea, arte eszenikoak, ikus arteak, zinema, arkitekturea eta diseinua. Euskerearen sustapen eta zabalpenaren arloaren barruan, barriz, Etxepare Euskal Institutuak euskerearen irakaskuntzea, ikerketea eta ezagutzea bultzatuko dau.

Helburu horreek beteteko Etxepare Euskal Institutuak, bere ekimenez edo hirugarrengo bategaz alkarlanean, euskerea irakasteko ikastaroak sortu, sustatu eta antolatuko ditu eta horregaz batera, Administrazinoak euskerearen ezagutza egiaztatzeko onartuta dituan probak antolatuko ditu, euskerea zabaltzea helburu daben ekintzak sustatu eta gauzatuko ditu zuzenean eta sare telematikoen eta teknologia barrien aukeren bitartez.

Euskerea eta euskal kulturearen kanpo zabalpenari begira, euskerea eta euskal kulturearen ikerketea eta irakaskuntzea Euskaditik kanpoko unibersidadeetan bultzatuko dau lektoradoak eta eusko ikaskuntzen ikasketei laguntzinoa emonda eta atzerriko ikerketa-zentroakaz alkarlana bultzatuz.

Kultura eta hizkuntzen alorrakaz zerikusia daben azoka eta ferietan parte hartuko dau, eta, horregaz batera, kultur produkzino eta adierazpen desbardinen mundu zabalpena bultzatuko dau eta zabalpen kulturaleko jarduerak estaduko eta nazinoarteko beste erakunde batzuekaz eta herrialde anfitrioietako erakundeakaz alkarlanean egingo ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu