Bigarren Eskuko Liburu Azokea Getxon hirugarren urtez
2008-06-24 14:30 KultureaUrtero legez, liburuek prezio sinbolikoak izango ditue, (euro batean hasita) eta, ohitureari eutsiz, batutako dirua alkartasunezko lankidetza-proiektu batean erabiliko da.
Getxoko Bigarren Eskuko Liburu Azokeak bihar (bagilak 25) zabalduko ditu ateak eta zapatura arte (bagilak 28) izango da Algortako Geltokia plazan hirugarren urtez, herriko Liburutegi Zerbitzuak antolatuta. Bisitariek hainbat gaitako liburuak erosteko aukerea izango dabe eta nabarmentzekoa da salmentan jarriko diran liburu gehienak partikularrek liburutegiei emondakoak dirala, antolakuntzak adierazo dauenez. Aurtengo edizinoan 12.000 bat liburu saltzea espero dabe antolatzaileek.
Urtero legez, liburuek prezio sinbolikoak izango ditue, (euro batean hasita) eta, ohitureari eutsiz, batutako dirua alkartasunezko lankidetza-proiektu batean erabiliko da. Azokearen ordutegia, eguerdiko 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara izango da. Lehenengo egunean (bihar, hilak 25), arratsaldean baino ez da zabalduko eta sarrerea dobakoa izango da.
Udal liburu-bildumara pasetan ez diran hainbat liburu interesgarriak izan daitekez publikoarentzat eta, hori dala eta, udal liburutegiek saltzea erabagi eben, Getxoko lau udal liburutegietako garbiketan baztertutako aleakaz batera. Holan sortu zan Bigarren Eskuko Liburu Azokea orain bi urte. Aurreko ekitaldian 9.000 bat liburu saldu ziran bertan eta onarpen zabala izan eban ekimenak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!