'Faborez 02', neskak jantzara atarateko trikiti-errepertorioa
2008-06-27 10:56 Musikea'FABOREZ 02' izenburupean, belaunaldi barriko jotzaile gazteak eta errepertorio tradizionala batu gura izan ditu Trikitixa Elkarteak. Diskorik kaleratu ez daben bikoteek parte hartu dabe lanean.
Igaz Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak FABOREZ izeneko disko bildumea jarri eban martxan. 'Faborez' neskak jantzara atarateko eskaerea zan sasoi bateko erromerietan. Baina jantzarako errepertorio honetan, lotuko piezak (fox-ak, pasodobleak, boleroak, kunbiak...) batzeaz gan, soltekoak be jaso dira, fandangoak, arin-arinak, trikitixak, porrusaldak eta kalejirak berbarako.
'FABOREZ 02' izenburupean, belaunaldi barriko jotzaile gazteak eta errepertorio tradizionala batu gura izan ditu Trikitixa Elkarteak. Diskorik kaleratu ez daben bikoteek parte hartu dabe lanean. Lau bikote batu dira, soinu eta pandero hutsez, eta bikote bakotxak 5 pieza grabau ditu, danetara 20 pieza. Bikoteak honako honeek dira: Urtzi eta Gorane Galdakaotik; Laja II eta Narbaiza Urolako ordezkariak; Baltzolako anaiak Elgoibarretik; eta Gari eta Iñaki Zumarragatik.
Grabazinoa Jabi Nabarrok egin dau 2008ko apirilean Musikorta Estudioan.
Lan honen aurkezpen erromeria garagarrilaren 5ean izango da Azkoitiko Martitte auzoan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!