Jose Pablo Arriaga eskultorearen lanak ikusgai Lekeitioko Garraitz ugartean

Bizkaie! 2008-06-24 10:41   Kulturea

Lekeitioko Garraitz ugartea erakusketa-gune bihurtu da lehenengoz, Jose Pablo Arriaga eskultore markinarraren lanak jasoteko. Urrira arte ikusgai izango da 'Theresse' izeneko erakusketea, iroko izeneko egurrez egin eta suagaz tratautako lanakaz.

Lekeitioko Garraitz ugartea erakusketa-gune bihurtu da lehenengoz, Jose Pablo Arriaga eskultore markinarraren lanak jasoteko. Urrira arte ikusgai izango da erakusketea Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazinoari eta Lekeitioko Udalari esker.

'Theresse' izeneko erakusketea 2006an iroko izeneko egurrez egin eta suagaz tratauta dagozan 15 eskulturak osotzen dabe. Arriagak errespetu handia deutso bai naturari, tradizinoei eta baita bisitau dituan lekuei be. Beraz, hori da bere eskultura eta altzarietan egurra lako material nobleak erabiltearen arrazoia. Inspirazinoa topau dau egindako bidaietan, batez be Afrikan.

Bidaia horretan, esperientzia gogorrak bizi zituan, bere itsasontziak Dakarren izandako hondamendia, polizia ustelen kontrolak edota inguru horretako bizi-baldintza gogorren ondorioz hildako eta erakusketa honi izena emon deutson Theresse neskatoaren heriotzea, besteak beste.

Eskulturak ugartean perimetroan jarrita dagoz. Bertara ailegaukeran, lan bakotxaren kokapena azalduko dauen plano bat eta mareen ordutegiaren ganeko informazinoa emongo duen azalpen-txartel bat egongo da (ugartera itsasbeheran baino ezin da ailegau).

Jose Pablo Arriagak (Markina-Xemein, Bizkaia, 1969) jatorrizko artisau familiaren inguruan emon zituan lehenengo arte profesionalaren pausuak. Gaztetatik egin zituan altzarien diseinu ikasketak, Euskadi eta Eskoziako eskola desbardinetan zenbait diplomatura eta master lortuz. Diseinu lanean hainbat sari jaso izan ditu. Eskultura arloko ibilbidea Edinburgoko Arte Eskolan (1992-1994) hasi eban. Han, Artearen Sarrera ikastaroa egin eta Galesko Printzea Fundazinoaren beka bat lortu eban. Gizakiaren eta naturearen arteko orekea topau guran, hainbat bidaia egin ditu.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu