Dinopolis parkean izan dira Bertso Paperen V. Lehiaketako irabazleak
2008-06-23 17:39 BertsolaritzeaSabino Arana Fundazinoak antolatutako V. Bertso Paperen Lehiaketako irabazleek euren saria, Dinopolis Gai Parkean eta Ambarina eskualdean, Terueleko probintzian, gozau dabe bagilaren 19tik 22ra bitartean.
Sabino Arana Fundazinoak antolatutako V. Bertso Paperen Lehiaketako irabazleek euren saria, Dinopolis Gai Parkean eta Ambarina eskualdean, Terueleko probintzian, gozau dabe bagilaren 19tik 22ra bitartean.
Dinopolis erakusketa paleontologikorako Europako azalerarik handiena da, olgetako eta ikasteko gunea.
Bertsolari-belaunaldi barriak orain dala miloeka urteko Lur planetan bidaia egiteko aukerea izan dau guraso edota senideakaz. Bizipen horren bidez, gazteek hobeto jakin ahal izan dabe bizia zelan sortu zan eta zelan joan dan bilakatzen.
Argazkian alkarregaz ikus daitekez Dinoel, Gai Parkeko maskotea, eta Bertso Paperen Lehiaketako saridun gazteak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!