Heldu da gure kanona

Gotzon Plaza 2008-06-23 13:51

Azkenean bai, azkenean Madrileko Gobernuak plazaratu dau kanona arautzen dauen legea. Hamabost hilabeteko atzerapenagaz baina hor dago, batzuren pozerako eta beste askoren amorrurako.

Azkenean bai, azkenean Madrileko Gobernuak plazaratu dau kanona arautzen dauen legea. Hamabost hilabeteko atzerapenagaz baina hor dago, batzuren pozerako eta beste askoren amorrurako.

Urtarrilean Madrileko Kultura eta Industria Sailen artean adostutako akordioa oinarritzat hartuz, zeozer aldatu dabe oraingoan, batez be eskuko telefonoei jagoken kanonaren arloan (legearen arabera orain 1,5etik 1,1era bajau dabe telefonoek pagau beharreko kanona). Jakina, eskuko telefononen egileek eta telefonia enpresen interesek loturea izan dabe 'deskontua' egiterakoan. Kontuak kontu, ia 20 miloe telefono saltzen dira urtero eta aurrerantzean guztiek izango dabe bai bideo sistema eta baita mp3a. Atara kalkuluak, 20 miloe x 1,1 = 22 miloe euro (urtero). Polito.

Bagilaren 19an argitaratu dan Espainiako BOB horretan kanonaren lege honen eskutik, gitxineko diru bilketea 110,2 miloekoa izango da eta gehinezkoa 117,8koa. Hau da, legea datorren garagrrilaren 1etik datorren urteko bagilaren 30era izango da indarrean (posiblea da datorren urte amaierara arte luzatzea). Aurreikusitako dirutzea baino gehiago batu ezkero, Kultura Saila arduratuko litzateke soberako dirua zelan edo holan banatzeaz.

Argi dago ba, lege hau egile, artista eta argitaletxeen alkarteak eta euren diru-eskubideak kudeatzen dituen alkarteentzako barri ona baino hobea dala; SGAE (autore eta editoreen alkartea), Egeda (pelikula produktoreen alkartea) eta Cedro (editoreena) pozarren dagoz. Artistak eta autoreak be alde berekoak dira. Euren eskubideak babestu behar ditue, norberaren jaubego intelektualak eskubide batzuk daukaz eta pirateriak kalte handiak egiten deutso bai industriari eta baita artisteari berari be. Orduan, kopiak egiteagaitik ordaindu beharra da eurentzako bide egokiena eta zuzenena eskubide horreek babesteko.

Beste mandara bagoaz, kontsumitzaileen alkarteak (Facu, OCU eta CEACU), internauten alkarteak eta industria elektronikoko patronalak (Asimelec) ez dagoz hain pozik. Hau dinoe: 'oraindino ez dot kopiarik egin eta kanona pagau behar dot; eta hori gitxi izango balitz, pirata ezizena jarten deuste ezer egin barik'. Talde honen ustez, kanona ez da bape bidezkoa. Berbarako, eskuko telefono batek 50 euro balio badau eta beste batek 500 euro, biek pagau behar dabe zerga bera. Eta zergak ez dira berberak izaten, 'progresiboak' baino. Eta akaso larriagoa dana: diru kopuru hori zuzen-zuzenean doa alkarte pribadu batzuetara, Ekonomia Sailaren eskuetatik pasau barik eta ezelako kontrol barik.

Kanona aparatu egileak be ordainduko dau zuzenean baina gero azken prezioan eragina izango dau (gorantza, jakina). Aurrerantzean, eskuko telefonoek, mp3 eta mp4 erreproduzitzaileek, PDA, disko gogorra daukien telebistek edo flash edo USB memoriek (pen-drive izenekoak) be pagau behar dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu