Everest'08 espedizinoaren balorazinoa egin dabe Juanra Madariagak eta Jordi Estanyolek

Bizkaie! 2008-06-20 15:46

Maiatzaren 21ean munduko gailurra zapaldu ostean, etxera bueltau eta han jazotakoak bertokoei jakinarazoteko unea ailegau jake Juanra Madariaga eta Jordi Estanyol mendizaleei. Espedizinoak helburu bikotxa eukan: batetik, tontorra egitea; bestetik, alkartasuna. Bigarren helburu hori espedizinoaren babesleak izan diran Metro Bilbao eta Bilbao Kirolak erakundeek sustatu dabe.

Maiatzaren 21ean munduko gailurra zapaldu ostean, etxera bueltau eta han jazotakoak bertokoei jakinarazoteko unea ailegau jake Juanra Madariaga eta Jordi Estanyol mendizaleei. Espedizinoak helburu bikotxa eukan: batetik, tontorra egitea; bestetik, alkartasuna.

Bigarren helburu hori espedizinoaren babesleak izan diran Metro Bilbao eta Bilbao Kirolak erakundeek sustatu dabe eta Bilbon aurkeztu ditue gaur emoitzak. Bertan izan dira, mendizale biez gan, Metro Bilbaoko Komunikazino Arduradun Julio Ibarra eta Bilbao Kirolak erakundeko zuzendari tekniko Jesus Rojo.

Katmandun erropaz beteriko 200 kiloko lau bidoi hartu eta mendian hildako sherpen umezurtzak eta beste hainbat ume bizi diran aterpetxe batera eroan zituen Madariagak eta Jordik. 'Osasunez ondo egozan umeak topau genduzan eta oso pozik jarri ziran udarako erropak eroan genduzalako, uda-sasoian bero itzela egiten dauelako han, hezetasun-maila altuagaz', esan dau Madariagak. Ganera, ekimenaren sustatzaile izan diran erakundeen plakea be jarri dabe han.

Egoitza edo aterpetxea zezeiletik dago martxan baina oraindino amaitu barik dago. Lan horreek amaitzeko dirua Metro Bilbaok jarri dau.


Bideoa

Alkartasunezko egitasmoa bete ostean, mendian gora joan ziran mendizaleak eta ibilbidean hartutako irudien bideoa erakutsi dabe. Bertan, tontorrean bizitakoak be jaso ditue.

Aurrerantzean, espedizinoan hartutako irudiakaz eta bizitako esperientziakaz, berbaldiak emotea da mendizaleen helburua.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu