Gernikako Astra eraikina Goi Hezkuntzako Zentro bihurtu gura dau Udalak

Bizkaie! 2008-06-20 11:12

Horrezaz ganera, Bekoibarran gestionau barik dagoan industrialdea (zazpi hektarea) eskuratu eta bertan I+D industrialde bat sortzea da asmoa. Bestalde, herriko alkarteen egoitzak bertan jarri gura ditu.

Gernikako Astra eraikina Goi Hezkuntzako Zentro bihurtu gura dau Gernika-Lumoko Udalak eta herriko alkarteak be bertan batu gura ditu. Ganera, Memoria Historikoa Berreskuratzeko Zentroa bertan egiteko asmoa dau. Astra eraikinak 11.000 metro koadroko azalera dauka eta, horreetatik, 7.000 erabili gura dira.

Industria arloari jagokonez, Bekoibarran gestionau barik dagoan industrialdea (zazpi hektarea) eskuratu eta bertan I+D industrialde bat sortzea da asmoa. Jose Mari Gorroño alkatearen ustez, 'enplegu eta industria barriak sortuko leukez'.

Goi Hezkuntzako Zentroaz gan, herriko alkarteak bertan batzeko asmoa dau Gernikako Udalak. Halanda be, oraindino gizarte eta kultur eragileakaz kontsultau behar dau Astran ekipamentu soziokulturala eregi baino lehenago.

Ekimenaren beste proiektu bat Memoria Historikoa Berreskuratzeko Zentroa sortzea dau. Gernikako bonbardaketearen ondoren zutunik geratu zan eraikin bakarra izan zan Astra eta 'eraikin sinbolikoa dalako' aukeratu da zentroa han egiteko.

Gorroñoren esanetan, 'Europan oso aurreratuta dagoz memoria historikoa berreskuratzen eta hemen be, astiro-astiro, horretan gabiz'. Udalaren asmoa Picassoren 'Guernica' koadroa Astra zentrora ekartea da. 'Uste dogu Picassoren koadroa Gernikan egon behar dala, eta ez Reina Sofía Museoan', esan dau alkateak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu